Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EZAGUTZA-BIDAIAK

Norwegiako influencer-ak, Euskadin

Bidaiak, gastronomia eta ardoan espezializatuak, euskal hiriburuak eta Arabako Errioxa ezagutuko dituzte.

1 / 4

Norwegiako dozena erdi influencer, bidaiak, gastronomia eta ardoan espezializatuak, Euskadira iritsi ziren atzo bertako baliabide turistikoak ezagutzeko eta, ondoren, euren blog, aldizkari eta hedabieetan zabaltzeko.

Bidaia atzo arratsaldean hasi zen Gipuzkoan, Zumaiara, flysch-a eta Donostiara egindako bisitaldiekin eta hirian, bertako gastronomiaz gozatu zuten.

Gaur goizean, Hernanin, Chillida-Leku Museora eta sagardotegi batera hurbilduko dira eta, arratsaldean, Gasteizera abiatuko dira katedrala eta merkatua bisitatzeko, hemen, pintxo-taller batean parte hartuz.

Bihar, ostirala, Arabako Errioxa eta bere upategi eta jatetxeen txanda izango da, bidaia, larunbatean, Bilbon bukatzeko, bidean Añanako Gatza Haranatik pasatuz. Bizkaiko hiriburuak Erriberako Merkatua, Guggenheim Museoa eta zazpi kaleetatik ibiliko dira, alde zaharrean pintxo-ibilbide bat eginaz. Eta hiriko gastronomia dastatzeko aukera ere izango dute.

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30