Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ANIZTASUNAREN EUROPAR HILABETEA

Maiatza, aniztasunaren europar hilabetea Bizkaia Plaza eraikinean

Hilabete honetan Aniztasunaren europar hilabetea ospatzen da Europar Batasun osoan. Europar Batzordeak dei egin die enpresa eta erakunde europarrei parte har dezaten bai gizartean zein lantokietan aniztasunaren eta inklusioaren aldeko jardunak antolatuz.

“Zubiak eraikiz” da aurtengo gaia eta berari eutsiz, lehenengo ta behin Bizkaia Plaza eraikineko Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoen arteko zubiak eraikitzeari ekin diote. Duela bizpahiru urte sortu zen Euskara Taldearen eredua jarraituz, oraingo honetan lantalde bat sortu dute beste hainbat gairen inguruko lankidetza sustatzeko.

Talde berri honen lehen lan-aukera hilabete honek ekarri du, Aniztasunaren europar hilabetearekin. Energiaren Euskal Erakundeak, Arrisku Kapitalak, Sprilurrek, Sprik, Basque Trade & Investmentek, Basquetourrek, Osatekek, Ihobek eta Urak egitarau bat antolatu dute, aniztasunarekin lotutako hainbat gai jorratuz: inklusioa, berdintasuna, sexualitatea… Erakusketa, tailerrak, prestakuntza eta kontzertu batek osatzen dute maiatzaren 23tik 27ra bitarteko egitaraua.

Abuztua 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31