Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKAL KOSTALDEA

Leartibai Garapen Agentzia-Behargintzak HERICOAST proiektu europarraren amaiera ekitaldia antolatu du Lea-Artibai eskualdean

" Bihar eta etzi, HERICOAST proiektuko kideak eta Euskal Herriko erakunde ezberdinetako ordezkariek parte hartuko duten jardunaldi eta bisitak antolatu dituzte. " Lea-Artibai bezalako eskualde txiki bat kostaldeko ondare kulturalaren kudeaketan oinarritutako europako proiektu honetan ordezkatuta egotea arrakastatsua da. " Amaiera jardunaldian jakitera emango dituzte proiektuan zehar lortu dituzten emaitzak. " Basquetour-ek hasieratik parte hartu du proiektu honetan eskualdearekin lankidetzan.

1 / 2
Lekeitio
Lekeitio

HERICOAST-Interreg Europa proiektuaren amaiera ekitaldia Lea-Artibai eskualdean ospatuko da, Leartibai Garapen Agentzia-Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroak bihar eta etzi antolatu dituen jardunaldien baitan. 4 urteko iraupena duen proiektu honen helburu nagusia ibai- eta itsas-eskualdeetako kostaldeko ondare kulturalaren kudeaketan eskualde politikak hobetzea da, ustiaketa eta zaintzaren arteko oreka lortu ahal izateko.

HERICOAST proiektua Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatuta dago eta 2 fasetan banatuta dago. Batetik, ikasketa eta esperientzia trukaketa, gero eskualde bakoitzak bere Eskualdeko Ekintza Plana idazteko informazio eta inspirazio iturri gisa erabiltzeko (2016-2019). Eta bestetik, jarraipena; hau da, herrialde bakoitzean aurreko fasean zehaztutako Ekintza Plana martxan jarri eta lortzen diren helburuen jarraipena egiteko (2019-2020).

Leartibai Garapen Agentziarekin batera, Hericoast proiektuan Vest Adger Diputazioak (Norvegia), Gaztela eta Leongo Juntak (Espainia), Molise eskualdeak (Italia), Donegal Diputazioak (Irlanda), Tulcea eskualdeak (Errumania), CIVILSCAPEk eta Amsterdameko Unibertsitateak (Holanda) parte hartzen dute.

Horrela, lehenbiziko fasearen barruan, 3 ekintza nagusi burutu dituzte:

  • Kostaldeko ondarearen ustiaketa eta babeserako politiken diagnostikoa: horretarako lurralde garapenerako planak, ondare legea, paisaia babesteko legea, barne araudiak eta herrietako HAPOak aztertu dira, besteak beste.
  • Praktika onak identifikatu dira eta kudeaketa irizpideak jasotzen dituen Toolbox edo Liburu Zuria sortu da proiektuko partaide guztien esperientziak biltzen dituena. Lea-Artibairen kasuan identifikatutako bost praktika onak hauexek izan dira: Lekeitioko Itsas Ondarea, Lea Ibarreko bailara, Ondarroa 2020 estrategia, Eskualdeko lurralde garapena lantzeko lan-mahaietan oinarritutako kudeaketa eredua eta Albaola Itsas Faktoria izan dira.
  • Field visit-ak bazkideen herrialdetara: tokiko esperientzia eta praktika onak ezagutu eta partekatzeko Euskal-Herria, Norvegia, Errumania, Italia, Irlanda eta Gaztela eta Leonera bistiak egin dituzte.

Bigarren fasean, partaide bakoitzak jasotako ezagutza eta esperientzia ezberdinetatik ikasitakoa aplikatuz, bere Ekintza Plana sortu du ondarea kudeatzeko politikak hobetzeko asmoz.

HERICOAST proiektuaren amaiera ekitaldia

Leartibai Garapen Agentzia-Behargintzak antolatutako proiektuaren amaiera ekitaldian lau urte hauetan zehar garatutako ikasketa prozesua, sortutako ekintza planak eta lortutako emaitzak aurkeztuko dira.

Ekimen hau bi egunetan zehar osapatuko da.

Bihar, hilak 6, “Kostaldeko Ondare Kulturalaren Kudeaketa: Tokiko Garapen Iraunkorraren Gakoa” izenburua izango duen jardunaldia ospatuko da Lekeitioko Silken Uribarren hotelean. Ekitaldian proiektuko bazkideez gain Euskal Herriko hainbat erakundetako ordezkariek ere parte hartuko dute, besteak beste: Mikel Xabier Aizpuru, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendaria; Iñigo Uriarte, Basquetourreko Eskualde garapeneko Teknikaria eta Maria Peraita, EHUko Hiri Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedrako arkitekto eta ikertzailea.

Jardunaldian zehar gai ezberdinak jorratuko dira, ondarearen berreskuratzeak tokiko garapenean duen garrantzia, ondarea suspertzeko eta mantentzeko politikak eta praktika onak, besteak beste. Baina hitzaldiez gain, Lekeitioko Santa Katalina Itsasargira bisita ere burutuko dute.

Bigarren eguna, Pasaiako Albaola Museoan ospatuko da eta museo hau bisitatzeaz gain bazkide batzuk beraien praktika onak ezagutzera ere emango dituzte. Pasaiatik bueltan, Getarian gelditu eta Mundubira Elkano 500 Fundazioaren aurkezpen txiki bat egingo da.

Hericoast proiektuaren amaiera ekitaldi hau Marinescape Forum Bilbao gisa katalogatuta dago.

Lea-Artibai eskualdearen ondarean lanean

Kostako natur eta kultura ondarea Lea-Artibai eskualdearen garapen ekonomikoaren oinarrietako bat da. Leartibai Garapen Agentzia-Behargintzak, HERICOAST proiektuaren bidez, ondare hori babesteko eta ustiatzeko politiken artean oreka lortu nahi izan du, jasangarritasuna bermatu ahal izateko. Horrela, 3 ekintza sortu dituzte, ekitaldian aurkeztuko dituztenak. Horiez gain, proiektuan zehar eman dituzten pausuak, beste bazkideengandik ikasitakoa eta lortutako emaitzak ere azalduko dituzte Agentziako teknikariek. Leartibai Garapen Agentzia-Behargintzatik oso harro daude egindako lanaz, asko ikasteko aukera izan dutelako eta lortutako emaitzak oso onak direlako. Gainera, Lea-Artibai bezalako eskualde txiki bat HERICOAST proiektuan ordezkatuta egotea arrakastatsua dela azpimarratu nahi dute. Hori, gauzak ondo egiten ari diren adierazle baita. Basquetour-ek hasieratik parte hartu du proiektu honetan eskualdearekin lankidetzan

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30