Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   LAGUNTZAK

Laguntzak euskal turismo-sektoreari

Lehendakaritzak Europatik kanpoko eskualde estrategikoekiko lankidetza-proiektuetarako laguntzen deialdia zabaldu du

Hilaren 8an, Eusko Jaurlaritzak, Lehendakaritzaren bitartez, Europatik kanpoko eskualde estrategikoekiko lankidetza-proiektuetarako laguntzen deialdia argitaratu zuen, hala nola Quebec (Kanada), Cundinamarca (Kolonbia), Querétaro (Mexiko) eta Txileko Santiago eskualde metropolitarrarekin. Euskal eragileen eta eskualde horietako eragileen arteko lankidetza-proiektuak abiarazteko laguntzak dira, hainbat arlotan eragina dutenak, besteak beste turismoan.

 

Zer eremutarako eman daitezkeen dirulaguntzak: 

  • Quebec: kultura, hizkuntza-politika, ekonomia, ingurumena, I+G+b.

  • Cundinamarka: ekonomia, merkataritza, enpresa-nazioartekotzea, espezializazio adimenduna, I+G+b, ingurumena, lurralde-plangintza, kultura, hezkuntza, turismoa.

  • Querétaro: merkataritza, I+G+b, kultura, hezkuntza, gizarte-polítika, turismoa.

  • Santiagoko Metropoli-eskualdea: gizarte-politika, ekonomia, espezializazio adimenduna,  enpresa-nazioartekotzea, I+G+b, ingurumena, lurralde-plangintza, hiri-berroneratzea, turismoa

 

Zenbatekoa: Guztira, 80.000 €, eta 5000 € proiektuko. 

Eskabideak aurkezteko epea: 2024ko maiatzaren 9an amaitzen da. 

Betekizunak eta informazio gehiago: 2024-2025erako laguntzen deialdia egiten duena Europatik kanpoko Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko Metropoli-eskualdea eskualde estrategikoekin lankidetza teknikoko proiektuak egiteko - Lehendakaritza - Euskadi.eus 

Informaziorako telefonoa: 945018142 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30