Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ERAKUNDEEN ARTEKO LANKIDETZA

Javier Hurtado sailburuak eta Barakaldoko alkateak industria-turismoa sustatzeko hitzarmena sinatu dute

Lehentasunez Jarduteko Eremuetako (LJE) aktibo turistikoak bultzatzeko eta balorizatzeko Barakaldorako planean jasotako akordioa sinatu dute Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok eta Barakaldoko alkate Amaia del Campok " Hitzarmen hau sinatuta, 183.000 euro bideratuko dira gasolinoa bultzatzeko eta langile-ibilbide bat sortzeko

Gaur sinatu dute Barakaldoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak aktibo turistikoak bultzatzeko eta balorizatzeko hitzarmena. Hitzarmena Lehentasunez Jarduteko Eremuetako (LJE) aktibo turistikoen planaren barruan sartzen da. Eusko Jaurlaritzaren Berpiztu programaren 6,5 milioiko aparteko ekarpenarekin gauzatuko da plana.

Barakaldorako 183.000 euro bideratuko dira, Ezkerraldea-Meatzaldea eremuko industria-ondarearen eta itsasadarraren balorizazio turistiko kulturalaprogramaren barruan. Udalerrian, lehenik, Barakaldo-Erandio gasolinoaren zaintzan gauzatuko da, berariazko plan baten bidez turismoa sustatzeko ekintzekin. Eta bigarrenik, ekintzak Barakaldoko langile-ibilbidearen diseinuan oinarrituko dira, Ezkerraldeko ibilbideen barruan. Horrek berekin dakar Barakaldoko hirigunetik ibilbide tematikoak diseinatzea, eta bere industria-iraganari lotutako erreferentziazko baliabideak sartzea: Munoa finka, Itsasadarreko ibai-parkea, Labe Garaien etxea eta La Felicidad kooperatiba, besteak beste.

“Sailak industria-memoriaren aldeko apustu hori babestu nahi du, izan ginen horretatik abiatuta orain garena erakusteko modu bat delako”, nabarmendu du sailburuak. “Horregatik, industria-turismoko baliabideen balioa handituta, Euskadiren irudi osatuago bat eskaini nahi dugu, bere historia berriena aldarrikatzeko, historia hori eraiki zuten eta Euskadi gaur egun denaren oinarriak ezarri zituzten gizon eta emakumeen sakrifizioari eta ahaleginari eskainia. Gainera, industria-turismoaren sustapenaren bidez, balio erantsia ematen diogu Euskadiren askotariko eskaintza turistikoari, desestazionalizazioan, dibertsifikazioan eta bisitarien mugimenduetan laguntzen duten baliabideekin, turismoaren arloan tradizio urriagoa duten eremuetan”.

Alkateak, bere aldetik, honako hau adierazi du: "Barakaldo lehentasunezko lekua da Bizkaiko eta Euskadiko industrializazioaren historia interpretatzeko; horregatik, azken sei urteotan, zenbait neurri bultzatu ditugu gure industria-ondare aberatsari eta itsasadarrari balioa emateko. Ondare hori, neurri handi batean, katalogatuta eta babestuta dago, eta gure itsasadarra ekintza horiei esker zeharkatu ahal izango da: Monumentu Multzo izendatua dagoen Munoa jauregitik hasi, eta langile etxebizitzetaraino edo mineralen kargategietaraino; horrek guztiak ibilaldi interesgarria eskaintzen digu industria-historian zehar, ohiko ibilbideetatik urrun dauden txoko harrigarriekin.”

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30