Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ENOGASTRONOMIA

Javier Hurtado sailburua: "Turismo enogastronomikoan Arabako Errioxak eta Euskadik duten lidergoa indartzen duten ekitaldiak babesten ditugu"

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak “Mahai inguruan” topaketa enogastronomiko jasangarriaren VI edizioa inauguratu du Labastidan, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak antolatuta.

Sailburuak iaz egin ez zen “Mahai inguruan” berreskuratzearen garrantzia azpimarratu du. “Egia da azken egunotako kutxatuen datuak kexkagarriak direla eta kontu handiz jarraitu behar dugula. Kontuz,planifikatu behar dira hau bezalako ekitaldiak, segurtasun neurri guztiekin”.

Jasangarritasuna da topaketaren ildoa, Hurtado sailburuak azaldu duenez “eta Euskadin, turismoaren zutabe nagusienetakoa ere bada. “Mahai inguruan” ekitaldi honek gainera, bertako produktuari balorea ematen eta ekoizleen arteko sareak eta lanerako esparruak sortzen laguntzen du, merkaturatzean eta turismoaren sustapenean egiten duten lan horretan lagunduz. Bisitan datozenek Euskadiko zatitxo bat eraman nahi dute, dastatu duten ardoa, sagardoa edo gazta, euren etxean berriz ere dastatzeko”.

Horregatik, gogoratu du sailburuak, Turismo sailak laguntzen du Arabako Errioxan egiten diren zenbait ekitalditan.”Orain bi urte ospatu zen Wine Tourism Conference IWINTEC. Eta urtero, azoka enogastronomiko jasangarri hau ospatzen da, baita kanpus enogastronomikoa edo enoturismoaren foroa. Eta aurten, beste hitzordu bat izango dugu, abuztuaren 19tik 22ra bitartean Musika Esferikoaren Jaialdia ospatuko baita”.

Arabako Errioxak eta Euskadik turismo enogastronomikoan duten lidergoa indartzen jarrai dezatela nahi dugu eta horrexegatik, helmuga anitza, jasangarria eta kalitatezkoa sendotzen laguntzen duten ekitaldiak babesten jarraituko dugu”, amaitu du Javier Hurtadok.

 

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31