Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EKOTURISMOA

Javier Hurtado sailburua: "Euskadiko Ekoturismo Foroak turismo konprometitu eta arduratsuaren aldeko apustua sendotu du"

" Turismo, Merkataritza eta kontsumo sailburu Javier Hurtadok gaur Euskadiko IV. Ekoturismo Foroa, COVIDaren ostean, turismo berpizteko protagonismo berezia duen natura-turismorentzat une berezian

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Javier Hurtadok gaur Euskadiko IV. Ekoturismo Foroa inauguratu du Gasteizko Europa Kongresu Jauregian. Inaugurazioan izan dira, baita, modu birtualean, Maider Etxebarria Gasteizko lehen alkateordea eta Sustapen Ekonomikoa, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotzia, eta Ana Muñoz Turismoko Estatu Idazkaritzako Turismo-jasangarritasuna Garatzeko zuzendariordea ere.

Sailburuak azaldu duenez, Euskadiko IV. Ekoturismo Foro hau “turismo aktiboa, ekologikoa eta natura-turismoko profesionalentzako ezinbesteko hitzordua bilkatu da. Gainera, foro honek hasiera ematen die Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailatik 2021 honetan antolatuko ditugun kongresu profesionalei, modu lasai eta seguruan baina etengabe turismoaren berpizkunderako bideari ateak zabalduz. Eta hori egiten du turismoaren berpizkundean eragin handienetakoa izango duen natura-turismoaren eskutik”.

Ekoturismoari dagokionez, sailburuak bere garrantzia azpimarratu du egungo bezalako egoeratan, non adituek esaten duten COVID osteko joera turistikoek natura-helmugetarantz, landa-turismorantz eta ekoturismorantzat eramaten gaituztela.

“Guzti honegatik” gaineratu du, “foro hau pausu handia izan da eta izango da turismo konprometitu eta arduratsu baten aldeko apustuan. Lehenik eta behin, ekoturismoak turismoa lurralde guztian eta bisitari gehieneko urtaroetatik kanpo zabaltzen laguntzen duelako. Gainera, ekoturismoak turismo aktiboa eta arduratsua, naturarekin, ingurumenaren errespetuarekin eta bertako ekonomiaren garapenarekin lotuta dagoena. bidaiariaren sensibilizazioan laguntzen du eta bidaia bakarraren helburua izan daiteke baina baita, gurea bezalako helmuga txiki batean, kultur-eta hiri-eskaintza osatu dezake, egonaldia luzatuz”.

Foro honek, Estatuko eta nazioarteko 20 hizlari eta goi mailako adituen partaidetza izango du. Azpimarratzekoa da, Héctor Ceballos Lascurainen partaidetza Mexikotik, ekoturismoan nazioarteko aholkulari eta UICN (Natura Babesteko Munduko Batasuna) eta Turismoaren Munduko Erakunderako aholkulari berezia dena eta 80 herrialde baino gehiagoko ekimenetan lagundu duena.

Ekoturismo IV. Foroa, lehen aldiz, era telematikoan egiten da. Online formato honi esker, Foroa pandemiak eskatzen dituen neurrietara egokitzeaz batera, helmuga seguruen bilaketan garrantzi berezia duten esparru osasuntsuetara eta naturara itzultzeko unean, turismo-arlo honek eskaintzen dituen aukerak ezagutzen jarraitzeko modua ematen du.

 

Plataforma bakarra: networking-a eta zineforuma

Online formatoaren aukerak gehien aprobetxatu nahaian, arratsaldez, networking-erako areto birtualetara sartu ahal izango da eta partaide eta hizlarien arteko bilerak itxi ahal izango dira https://www.ecoturismoeuskadi.eus/ plataforman. Honez gain, tailerrak eta saioak ere streaming-ez ikusi ahal izango dira.

Asteazken arratsaldean, zineforum saio bat egingo da plataforma honetan “Kayak no limits: Menorca a ciegas” ikusentzunezkoaren proiekzioarekin eta Isaac Padrós, Multicapacitats Fundazioko zuzendari eta abentura honetako protagonista nagusiaren partaidetzarekin.

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30