Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUROPA

Javier Hurtado sailburua Europako Batzordera eta Europako Parlamentura joan da Euskadik iraupen laburreko alokairuei buruzko erregelamendu-proposamenaren aurrean duen jarrera azaltzeko

Europako Parlamentuak eztabaidatuko du "Iraupen laburreko alokairuei buruzko datuak biltzeari eta trukatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Erregelamendua"ren inguruan Europako Batzordeak egindako proposamena.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua, Javier Hurtado, Bruselara joango da maiatzaren 22an eta 23an, Europako Batzordean eta Europako Parlamentuan zenbait bilera egiteko, “Iraupen laburreko alokairuei buruzko datuak biltzeari eta trukatzeari buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak egindako erregelamendua” proposatu zuten arduradunekin. Erregelamendua Barne Merkatuaren eta Kontsumitzaileen Parlamentuko Batzordean (IMCO) eztabaidatuko da, eta irailean Europako Parlamentuan bozkatzea aurreikusten da.

 

Sailburuak Euskadiko Erregelamendu horren gaineko ikuspegia eta jarrera azalduko dizkie arduradunei; izan ere, Eskualdeetako Komitearen bidez martxoan egindako irizpenean zehaztu zituen bere ekarpenak. Helburu horrekin, Europako Parlamentuan bilduko da Kim Van Sparrentak eurodiputatuarekin, bera baita Europako Parlamentuaren Europako Erregelamenduaren proposamenari buruzko txostena defendatzeko arduraduna.

 

Era berean, Europako Batzordean bilduko da Hubert Gambs Barne Merkatuaren, Industriaren, Ekintzailetzaren eta Enpresa Txiki eta Ertainen Zuzendaritza Nagusiko zuzendari nagusiaren albokoa, iraupen laburreko alokairuei buruzko araudiaren testuaren arduraduna.

 

Bilera horien ondoren, sailburua Barne Merkatuaren eta Kontsumitzaileen Parlamentu Batzordeko (IMCO) kide diren europarlamentariekin bilduko da, eta bertan Erregelamendua eztabaidatuko da.

 

Azkenik, sailburuak bilera bat izango du NECSTOUR/Network of European Regions for Sustainable and Competitive Tourism Europako sareko idazkari nagusi den Cristina Nuñezekin, Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia sare horretako kide da.

 

Eusko Jaurlaritzak Europako Erregelamendu hori funtsezkotzat jotzen du erabilera turistikoko etxebizitzen publizitatea egiten duten online plataformei gardentasun handiagoa emateko eta jarduera kontrolatzeko orduan agintari eskudunei beharrezko tresnak emateko. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak defendatzen du plataformek etxebizitzen erregistro-zenbakia izan behar dutela. Gainera, zehapen-araubidea argitzeko eskatu du, administrazio eskudunek, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoak, plataformei Erregelamendua betetzeko eskatu ahal izan diezaieten. Azkenik, Erregelamendu hori martxan jartzeko prozesua bizkortzea eskatu du.

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31