Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   KORONABIRUSA

Jarduera protokoloa COVID19

Protokolo honen xedea da Turismoari buruzko uztailaren 18ko 13/2016 Legearen 29. artikuluan jasotako turismo-sektoreko enpresetan ezarri beharreko Jardunbide Egokiak ezagutaraztea, hala nola ostatu-establezimenduak (hotelak, apartamentuak, kanpinak, nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landetxeak, aterpetxeak eta araudian jasotako beste ostatu mota batzuk), bitartekaritza-enpresak, hala nola, bidaia-agentziak, enpresa-elkarteak, erreserba-zentroak, turismo-bitartekaritzakoak, turismo-operadoreak edo interes turistikoko jarduerak egiten dituzten beste batzuk, agente birikoen kutsatzea prebenitzeko eta minimizatzeko, bai langileen kasuan, baita EAE bisitatzen duten turisten kasuan ere.

Horretarako, kontuan hartu dira Osasun Ministerioak, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak egindako jarraibideak eta gomendioak.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30