Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EZAGUTZA-BIDAIAK

Irlandako hedabide nagusietako Kazetariak Euskadira iritsi dira

Brittany Ferries konpainiaren 50. urteurrenean eta Rosslare-Bilbao bere ibilbide berria sustatzeko

Gaurtik hasi eta igandera arte, Euskal hiriburuak eta Arabako Errioxa ikusiko dituzte

1 / 2
Daniel Solana, Brittany Ferrieseko zuzendari Roberto Castilla eta Port Bilbaoko gurutzaldietako arduradun Gloria Fraurekin
Daniel Solana, Brittany Ferrieseko zuzendari Roberto Castilla eta Port Bilbaoko gurutzaldietako arduradun Gloria Fraurekin

Brittany Ferries itsas-konpainiak bere 50. urteurrena betetzen du eta hori dela-eta, Rosslare-Bilbao ibilbide berria egiten duen itsasontzian, eta hiriburuaren portuan ainguratuta dagoena, ekitaldi bat antolatu du. Daniel Solana, Basquetourreko zuzendaria bertan izan da, besteak beste.

 

Gainera, eta ibilbide berri hau merkatu britaniarrean sustatzeko helburuarekin, Irlandako hedabide nagusietako dozena bat kazetarik gure helmugaren baliabide esanguratsuenak bisitatuko dituzte. Horrela, gaurtik hasi eta igandera arte, bidaia Donostiatik, Arabako Errioxatik eta Bilbotik igaroko da.

 

Brittany Ferries-ek Rosslare-Bilbo ibilbidea iazko azarotik egiten du, gurutzaontzi motako ferry batean, bidaiarien garraiorako, gehien bat.

 

Konpainia bretoiak ibilbide hau 202ko otsailan jarri zuen martxan, baina zama-ibilbide moduan batez ere eta bere arrakasta ikusi ondoren, baita bidaiarien joan-etorrian ere, “Galicia” itsasontziaren eta bidaiarien garraioaren aldeko apustua egin zuen. Itsasontziak 1.015 bidaiari garraio. Ferryak bidaiarien garraioa du helburu, baina zama-ahalmen handia du, eta 2020ko abenduan inauguratu zen. Ontziak 1.015 bidaiari eraman ditzake, ferry soil batek baino gehiago gurutzaointzi baten antza du, eta turistek zeharbideaz ahalik eta gehien gozatzeko diseinatutako instalazioak ditu.

Ekaina 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30