Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO INDUSTRIALA

"INDUSTRIALDIA"K bere bigarren edizioa ospatuko du Bizkaian

" Irailaren 27 eta 28an bisita teknikoak egingo dira Nerbioi-Ibaizabal Hibaiaren inguruko eta Karrantzako baliabideetara. " 29an, ekitaldiak Turismo Industrialaren Nazioarteko II. Foroari ekingo dio, Gallartako Ekoetxean.

Bi urteko etenaldiaren ondoren, “Industrialdia” berriro ospatuko da irailaren 27, 28 eta 29an, Bizkaian.

Lehen bi egunetan bisita teknikoak egingo dira Karrantzako paisaia industriala eta Nerbioi-Ibaizabal Hibaiaren inguruko paisaia industriala ezagutzeko. Azken egunean, goizez, Turismo Industrialaren Nazioarteko II. Foroa ospatuko da: ““Industria-paisaia baliabide turistiko gisa”.

27 eta 28ko bisita teknikoen helburua euskal sektore turistikoaren eragileek Euskadiko turismo industrialaren eskaintza aurrez-aurre ezagutzea da. Bisita hauek goizez egingo dira eta hiriburuetatik autobusak doan antolatuko dira.

Bestalde, Gallartako Ekoetxean ospatuko den Nazioarteko Foroan industria-paisaia eta ondareari buruz eta bere potentzial turistikoari buruzko esperientziak eta adituen iritziak zabaldu eta partekatuko dira. Foroaren formatoa mistoa izango da.

https://industrialdia.eus/eus

 

Urria 2021

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31