Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   JASANGARRITASUN TURISTIKOA

Illunbe disuasioko aparkalekua izango da aurtengo udan ere eta hirigunera joateko doako autobusa izango du

Gaurtik aurrera, uztailak 19, abuztuaren 31ra bitartean, Illunbeko aparkalekua Donostiako hirigunearekin lotuko duen autobus zerbitzua jarriko da abian. Bi zerbitzuak doakoak izango dira eguneko bisitarien mugikortasuna errazteko. Hala, haien esperientzia hobetuko da; eta, gainera, hirigunera sartzen den auto kopurua gutxitu eta tokiko merkataritzan kontsumoa bultzatuko da.

Ekimena Donostia Turismoaren, Shops Donostiaren - Eusko Jaurlaritzako, Turismo, Merkataritza eta kontsumo Sailaren bitartez -, Basquetourren, Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailaren eta Dbus-en arteko lankidetzari esker jarriko da martxan.

1 / 4

Donostia Turismoaren ardatz nagusietako batzuk jasangarritasuna, donostiarren eta bisitarien arteko oreka eta hiriko mugikortasuna hobetzea dira. Testuinguru honen baitan sortu da Dbusek eskainiko duen doako lotura-autobusa abian jartzeko plana. Autobusak Illunbeko aparkalekua hirigunearekin lotuko du uda honetan.

Turismo Jasangarriko zinegotziak, Cristina Lagék, azpimarratu duenez“Dagoeneko sendotuta dagoen zerbitzua da, eta hiriko bisitari askok ezagutzen eta estimatzen dute. Autobus honek funtzionatu zuen azken udan, 2020an, 14.000 erabiltzaile izan zituen, eta aurreko Gabonetan, 2.700 pertsonak erabili zuten. Zalantzarik gabe, garraio-aukera ona da hiriko erdiguneko trafikoa saihestea erabakitzen dutenentzat, beren autoak Illunbeko aparkalekuan aparkatuz, Dbusek horretarako duen autobusaren bidez sartzen baitira bertara. Hondartzetan bainulari asko biltzen diren honetan, jazzaldia edo Aste Nagusia gerturatzen ari den honetan, autobus hau oso tentagarria izango da gure hirira hurbiltzen direnentzat eta hirigunera eroso joan nahi dutenentzat.”

Era berean, Basquetourreko zuzendari den Daniel Solanak azpimarratu du “honelako ekimenek helmugaren jasangarritasuna lortzeko ezinbestekoak dira, kasu honetan Donostiarena, baina baita Euskadi-Basque Country-rena ere. Helmuga atseginagoa, kalitate handiagokoa eta erakargarriagoa egiten dute; izan ere, Donostiaren erdigunean ehunka autoren inpaktua saihestean eta sarrera-fluxuak erregulatzean, trabak kentzen dizkie bisitatzen gaituztenei, egonaldi luzeko bisitari zein txangozaleei, eta baita herritarrei ere. Honek, helmugaren lehiakortasunari laguntzen dio.”

Donostia Turismoaren, San Sebastian Shopsen - Eusko Jaurlaritzako, Turismo, Merkataritza eta kontsumo Sailaren bitartez -, Basquetourren eta Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailaren eskutik jarri da martxan ekimena hau eta eguneko bisitarien joan etorriak dinamizatzen lagunduko duten doako autobusaren eta aparkaleku-zerbitzuaren bidez, merkataritza eta turismoa bultzatu nahi dituzte.

Lotura-autobusak Illunbeko aparkalekua hirigunearekin lotuko du Errondo pasealekuaren hasieran (Menchu Gal parkearen alboan) dagoen geralekuaren bidez. Zerbitzua 20 minutuko maiztasunarekin eskainiko du. Illunbetik irteerak goizeko 11:00etik gaueko 23.00etara izango dira. Geltokiak totem eta kokapeneko mapa batekin seinaleztatuta egongo dira errazago topatzeko, eta iritsiera eta irteera toki beretik egingo dira.

Aparkaleku-zerbitzua eta doako autobusa honako hauetan jarriko dituzten kartelen bidez iragarriko dira uda osoan: hiriko sarreretan, Bidegirekin iritsitako akordioari esker, Donostia Turismoaren webgunean eta sare sozialetan, eta irratiko iragarkietan eta onlineko banner-etan. Hemen egongo da informazio guztia irakurgai: www.sansebastianturismoa.eus.

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31