Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EKOTURISMO FOROA

II. Euskadiko Ekoturismo Foroak sendotu egingo du turismo jasangarriaren aldeko gure herrialde-apustua, natura-eremuak kontserbatzen eta tokiko biztanleria hobera egiten lagunduz

Maider Etxebarria Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendariak II. Euskadiko Ekoturismo Foroa inauguratu du, Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian hurrengo bi egunetan egingo dena Euskadiko Ekoturismo Foroak sektorea, enpresak eta administrazioak bilduko ditu, Euskal Autonomi Erkidegoko turismo jasangarriaren egoeraren azterketan sakontzeko. Bultzatu, ondorioetara heldu eta ikuspegi orokor bat lortu nahi dugu. Biltzarrean, bateratu egingo dira dagoeneko honelako turismo jasangarri motan martxan diren ekintzak. Foroak 5 gai-multzo izango ditu, 28 hizlari, eta askotariko gaietako 23 esperientzia.

Etxebarriak 2016ko Damielko Adierazpena aipatu du bere aurkezpenean, eta adierazpen horrek honela definitzen du ekoturismoa: “Natura-eremu batera egiten den bidaia, hura ezagutu, interpretatu, disfrutatu eta bertan barrena ibiltzeko, aldi berean hura estimatuz eta era praktikoan hura kontserbatzen lagunduz, ingurunean inpakturik egin gabe eta tokiko biztanleriaren onerako eraginez”.

Biltzarrak, gainera, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Espainiako Ekoturismo Klubaren (Club de Ecoturismo de España) arteko lankidetza-hitzarmena sinatzeko oinarriak jarri ditu. Hori Estatuko Turismoko idazkariak bultzatu eta babestutako ekimena da, eta sinatutako hitzarmenean estatuko zein nazioarteko merkatuetan Euskadiko Ekoturismoa produktuaren posizio hobea lortzeko askotariko ekimenak biltzen dira.

Halaber, hitzarmen honetan kokatuta, Euskadiren turismoko baliabideak lagungarriak izango zaizkio bere datuen bitartez Espainiako Ekoturismoaren Behatokiari, haren zereginetan laguntzeko. Era horretan, hobe ezagutu ahal izango dugu gu bisitatu eta ekologia-balioekin arduratzen diren turisten profila.

Foroaren beste jarduera batzuen artean, Harkaitz Millán Basquetourreko zuzendariak Euskadiko Ekoturismo Gida berria aurkeztuko du ostiraleko jardunaldian. Argitalpen hori, liburu formatuz ondua, dohainik banatuko da bisitarien arretarako bulegoen Itourbask sarean eta, gainera, https://turismo.euskadi.eus web-orri ofizialean eskura daiteke. Gidak informazio praktikoa eskaintzen du, erraza eta zuzenekoa. Gainera, gidak ekoturismo-jarduerak egin eta turistari arreta emateko bisitarien zentro bat duten Euskadiko natura-eremu guztien berri eman eta biltzen du, tartean direla Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Euskal Kostaldeko Geoparkea, 9 natura-parkeak, Ekoetxea sarea, hegaztien behatokiak, Añanako Gatz Harana, Ataria eta Leitzaran. Bestalde, liburu honek Europako Ekologiaren Etiketa duten alojamenduen zerrenda bat eta “Ez utzi zikinik” bisitarien eskubide eta betebeharren gutun bat biltzen ditu.

Jardunaldietan, Euskadiko Ekoturismo Sarearen jarduerari buruzko informazioa emango da, eta gai berezi batzuk aztertuko dira, hala nola ondorengo guneek dituzten erronkak eta aukerak: Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Euskal Kostaldeko Parkea, Arabako Natura Parkeak, Añanako Gatz Harana, edo Ekoetxea Sarea eta Ataria Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.

Halaber, biltzarkideek arrakasta-kasuak deskubrituko dituzte, esate baterako, Aktiba, Turismo Aktiboko eta Abentura Kiroletako Enpresen Elkartea, eta Nekatur, Euskadiko Nekazaritza Turismo eta Landetxeen Elkartea, baita beste adibide nabarmen batzuk ere, tartean direla Delikatuz - GR283 Ruta del Queso Idiazabal, Carrantia, Wilex Tours, Natouring, Augur Nature, Alluitz Natura eta Camping Angosto.

Egitaraua Extremadurako ekoturismoaren egoerari begirada zabal bat emanez amaituko da, hura baita aurtengoan gonbidatutako destinoa. Halaber, ekoturismoko hainbat ekitaldi aurkeztuko dira, adibidez, NatureWatch eta MadBird Azoka, biak ere Madrileko egoitzadunak, eta III. Espainiako Ekoturismoari buruzko Biltzarraren ondorioak aztertuko dira.

Laburbilduz, Turismo Sailaren ardatz estrategikoekin bat datorren Biltzarra da, eta ondorengoak dira ardatz horiek: urte osorako turismoa sustatu eta lurraldeko fluxuak sakabanatuko dituzten ekintzak bultzatzea, bisitarien batez besteko egonaldia luzatzea eta turismo jasangarriak tokiko komunitateentzako balioa sortzen laguntzea.

Argibideetarako: https://www.ecoturismoeuskadi.eus/

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30