Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKAL SEKTOREA

Hasi dira turismo aktiboko enpresetan digitalizazioari buruzko AKTIBAko jardunaldi teknikoak

" Gaurtik hasi eta ostegunera arte, formato birtualean, enpresen kudeaketa integralean erraminta teknologikoek duten garrantziari buruzko tailerrak eta hitzaldiak garatuko dira.

Daniel Solana Basquetourreko zuzendaria izan da AKTIBAk, turismo aktiboko eta abenturako enpresen Elkarteak antolatutako jardunaldi tekniko birtualen lehena aurkeztu duena.

Jardunaldiak, etorkizunean, enpresa hauen kudeaketa integralean digitalizazioak eta erraminta teknologiko berriek izango duten garrantziaren inguruan izango dira. Basquetourreko zuzendariaz gain, hiru Foru Aldundietako turismo-zuzendariek ere parte hartuko dute. Eta hitzaldiak komunikazio eta marketin digitalean, kudeaketa eta erreserba-sistema digitalak, mugikorretako aplikazioetan adituek eskainiko dituzte.

Daniel Solanak azpimarratu du turista 4.o bati helmuga eta enpresa turistiko adimentsuak eskaintzarearen garrantzia; gero eta teknologikoagoa eta digitalagoa den turista bati, hain zuzen ere.

Basquetourreko zuzendariak, gogoratu du, zentzu honetan, Euskadin eman diren pausuak, batzuk Basquetourren eskutik. Helmuga adimentsuak bihurtu diren Gasteiz edo Donostia bezalakoetatik emandakoak edota euren zerbitzuetan eta kudeaketan teknologi berriak barneratu dituzten enpresetatik, erraminta teknologiko berrien bidez, emandakoak.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30