Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO-SUSTAPENA

Hasi da "Wunderschön!", Alemaniako bidaia-programa ezagunaren filmazioa, Euskadin

" Lokalizazioak zehaztu ondoren, Caroline Wagner aurkezlea bisitan dago berriz ere, Bilbon, Urdaibain, Donostian eta Hondarribian, besteak beste, filmatzeko.

1 / 3

Caroline Wagner, “Wunderschön!” (Liluragarria!) WDR telebista kate alemaniarraren bidaia-programa ezagunaren aurkezlea Euskadira itzuli da. Oraingoan, Euskadiri buruzko 90 minutuko saioa grabatzeko eta orain hil batzuk, prospekzio-bidaia zehaztutako kokapenetan.

Saioan oporretarako helmuga bereziak aurkezten dira, euren edertasun eta ikuspegi bereziekin, kultura eta pertsona bereziekin eta telebista alemaniarraren ezagunenetarikoa da. 90.000 ikus-entzule ditu. Programa 2022ko uztailean aterako da.

Saioa grabatuko den tokiak Plentzia, Bilbao, Getxo, Hondarribia, Getaria, Orio, Zarautz, Euskal Kostaldeko Geoparkea, Tolosa, Pasaia, Donostia, Zumaia, Bermeo, Gaztelugatxe, Mundaka eta Gernika, eta horretarako Basquetour-en, Getaria, Mundaka, Bermeo eta Tolosako udalen, Gernikako Junta Etxearen eta Bilbao Film Commission-en lankidetza izan duten, Frankfurteko OET-arenaz gain.

Plentziako urpeko upategia, Bilboko nahitaezkoak, Hondarribiako alde zaharra edo Pasaiako Albaola Faktoria, Tolosako merkatutik, Getariako Maisor empresatik, Orioko traineruetatik, Donostiako elkarte gastronomikoetatik pasatuz edota Gernikako Junta Etxea eta Bermioko portua eta Gaztelugatxe izango dira Euskadiri buruzko programa izugarri honen eskenatokiak.

Alemania euskal turismoaren nazioarteko hirugarren merkaturik garrantzitsuena da (Erresuma Batuaren parean eta Frantzia eta EE.BBen ondoren), Eustatek pandemia aurretik ateratako datuen arabera (2019).

Urria 2021

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31