Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   NAZIOARTEKO SUSTAPENA

Hasi da Londreseko WTMa

" Formato birtualean egiten den lehen aldia da, presentziala bertan behera geratu zelako COVID19aren ondorioz, eta gaur hasi eta datorren 11ra arte ospatuko da. " Euskadik parte hartzen du hiru hiriburuekin, Arabako Errioxarekin eta sektoreko hogei bat enpresarekin

Euskadi-Basque Countryk parte hartzen dihardu Londreseko WTM azokan, munduko azoka profesionalik azpimargarrienetarikoa. Aurten hilaren 9tik 11ra bitartean ospatuko da ekitaldi birtual gisa, COVID 19aren ondorioz.

Basque Country azokan izango da hiru hiriburuetako eta Arabako Errioxako Ibilbidearen turismo-bulegoekin eta euskal turismo sektoreko 20 enpresarekin.

Azoka birtualak hiru egun iraungo ditu eta one to one bilerak ezeze networking saioak ere egongo dira. Gainera, hitzaldiez eta formakuntza eta informazio saioez betetako egitarau zabal bati esker gaur egun industriak dituen erronkak eta arazoak aztertuko dira.

Ekitaldi birtuala goizeko 7:00etatik gaueko 10:00etara egingo da, munduko hainbat tokitatik sartu ahal izateko.

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31