Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   GREEN SPAIN

"Green Spain"-eko ordezkariak Euskadiren koordinaziopean bildu dira

" Euskadi da aurten, Galiziarekin, Asturiasekin eta Kantabriarekin batera osotzen duen "España Verde-Green Spain" markako koordinazioaren buru

Bere 30. urteurrena ospatzen duen “España Verde” turismo-marka osotzen duten Autonomia Erkidegoak Bilbon bildu dira goizean.

Bileran, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Sonia Pérez; Turismo eta Merkataritza sailburuorde Isabel Muela; Kantabriako Turismo zuzendari nagusi Eva Bartolomé; Galiziako Sustapeneko zuzendari Carme Pita; Asturiaseko Kudeaketa eta Kalitate Turistikoaren ordezkari Isabel Ardura, Turespañako Marketineko zuzendariorde Ángela Castaño eta RENFEko tren turistikoen zuzendari Jose Antonio Rodríguez izan dira.

“España Verde” 2019

Euskadi da “España Verde” markako buru 2019an, Asturiasen eskuetatik txanda hartu ondoren. Aurrekontu gaiez gain, gaurko bileran “Art, Design & Fashion Green Spain”, lurralde bakoitzeko jasangarritasuna eta bertako produktua balorean jarriko dituen produktu berri baten garapenari buruz ere hitzegin dute. World Travel Market azokan aurkeztuko da, nazioarteko azoketan “Green Spain”-en babesa izango dutelako lurraldeen sustapen bateraturako.

Honez gain, Transcantábrico Trena gai nagusitzat izango duen “Green Spain”-eko ordezkarien hurrengo bilera ere aztertu eta prestatu da.

Sailburuak gogoratu duenez, “merkatu turistikoa globala da, non Espaina marka sendotua dagoen eta nazioartean ezaguna den. Horrexegatik gure artean lankidetzan aritu behar dugu “Green Spain” eta beste ekimen batzuren bidez merkatu global horretara indar handiagorekin iristeko eta ikusgaitasun handiagoa lortzeko, lurralde bakoitzaren berezitasuna galde gabe”

Horrexegatik, ekintzak 4 Erkidegoak biltzen dituzten eta bisitariarentzako interes-lotura izan daitezkeen baliobideetan oinarritzen da, esaterako Done Jakue Bidea, Jauregiak eta Upategiak, toki paregabeak eta gastronomia, besteak beste.

 

 

 

 

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31