Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   BERRIKUNTZA-HEZIKETA

Gaur hasi dira turismorako aurtengo barnetegi teknologikoak

Konpetentzia digitaletako formakuntzen barne, aurten 3 barnetegi turistiko egingo dira, lurralde bakoitzeko bat eta lehenengoa, Araban ospatzen ari da gaur; gainontzeko biak, udazkenean egingo dira.

Beste urte batez, Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bitartez eta Basquetour-en eskutik, turismoari egokitutako barnetegi teknologikoak antolatu ditu, gehien bat, enpresa txiki eta mikro-enpresetako kudeatzeileei zuzenduak.

Guztira, hiru barnetegi ospatuko dira. Gaur, lehenengoa, Arabako Argomanizeko paradorean egiten ari dira eta gainontzeko biak, udazkenean izango dira, Bizkaian eta Gipuzkoan, zehazteke dauden egunetan.

Barnetegiak aurrez aurrekoak eta egun batekoak dira, goizez eta arratsaldez, eta lan talde murriztu batek parte har dezake bakoitzean.

“Egiten ikastea”-ren metodología jarraituz, bertan KTen erabileran saioak egiten dira, bai emankortasun tresna moduan baita ere negozio turistikoaren kudeaketa eta hedapenerako tresna moduan.

Basquetour-en dirulaguntza aplikatuta, barnetegi bakoitzak pertsonako 20 euroko kostua du.

 

Abuztua 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31