Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FITUR

Gaur FITUReko azken egun profesionala

Euskadiko standa asteburuan bisitari madrildarrei harrera egiteko prestatzen ari da, sektoreko enpresek, helburuak beteta, azokari agur esaten dioten bitartean.

1 / 3

Fitur azokak publiko profesionalari eskainitako egunak bukatutzat eman ditu, eta Euskadiko standak ere gauza bera egin du. Gaur goizean, Euskadiko turismo aktiboko app berriaren aurkezpena egin du, Victor Ruiz de Erentxun Aktiba Turismo Aktiboko Enpresen Elkarteko ordezkariak, eta  Joseba Fiestras FestValeko zuzendariak “Etorri bidaiatzera, Vitoria-Gasteiz eta Araba zure zain daude” ekimena, azaldu du.

Profesionalei zuzendutako egunak amaituta, azokara joan diren 70 euskal enpresek ere agur esan diote azokari aurten, eta pozik agertu dira egindako lan eta akordioengatik.

Asteburua, emanaldiez betea

Horrela, Eusko Jaurlaritzaren standak hasiera emango dio ekitaldi artistikoez beteriko asteburuari, euskal dantza garaikideko emanaldiekin eta magia emanaldiekin, larunbat eta igande goizean zehar.

Aurreko edizioetan bezala, lan-eremuak eta aurkezpen-guneak desagertu egingo dira Madrilgo publikoa hartzeko, eta, beharrezko segurtasun-neurriekin, programatutako jarduerak jarraitu ahal izango dituzte.

Era berean, photocall bat egongo da landare-eskultura batekin, Vitoria-Gasteizek 10. urteurrena betetzen duela-eta.

Maiatza 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31