Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FITUR

Gaur aurkeztu da "GATURI" lurraldeen arteko egitasmo gastronomikoa, euskal agendaren ekitaldi Nagusia FITUReko bigarren egunean

" Gainera, Euskadiko standean dozena bat aurkezpen izan dira.

1 / 2

Gaur goizean aurkeztu da “GATURI” egitasmoa Nafarroak FITUR azokan duen standean. “GATURI”, Gastronomia eta Nekazaritzako Elikadura nazioarteko turismo-helmuga bakarraren alde”, egitasmoan parte hartzen duten Pirinioetako bi aldeetako bost lurraldeen erakusleiho bat mundura izango da: Euskadi, Nagarroa, Errioxa, Iparralde eta Béarn.

POCTEFA (INTERREG V-A Espainia-Frantzia-Andorra Egitaraua) Lurralde Garapenerako Fondo Europarrarekin (FEDER) batera finantzatutako ekimena da, eta iragan ostegunean, hilak 16, egitasmoa bultzatzeko lehen bilera izan zen bost lurraldeetako ordezkariekin.

“GATURI”ren helburu Nagusia mugaz bestaldeko eremuko turismo- eta nekazaritzako elikagaien sektoreetako empresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzea da, “Hlemuga bakarra” eraikiz eta merkaturatzen eta nazioartekotze estrategia bateratuak diseinatuz.

Aurkezpean Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Ekonomiaren eta Enpresaren Garapeneko sailburua buru izan da eta egitasmoan lankidetzan dauden erakundeetako ordezkariek ere parte hartu dute. Hain zuzen ere, Errioxako Gobernuko Turismoko zuzendari nagusi Amaia López de Herediak, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteko presidente Ana Beriainek, Bihartean, Mugaz bestaldeko Merkataritza Ganbararen zuzendari Olga Irastorzak, Baionako (Iparralde) eta Paueko (Béarn) ganberak ordezkatuz; Basquetourreko zuzendari Harkaitz Millánek eta INTIAko kudeatzaile (Nafarroako Landa-garapen eta Ingurumen sailaren elkarte publikoa) Juan Manuel Intxaurrandietak parte hartu dute.

Azokako bigarren eguneko euskal agendaren ekintzarik nabarmenena izan bada ere, atzo bezala, Euskadiren standa hurrengo urteetan, helmuga ezberdinetan burutuko diren ekintzetan interesa duten sektoreko profesionalentzako topagunea izango da egun guztian.

Araban, “Araba, helmuga inklusiboa” lurraldea bisitariei helmuga jasangarri moduan aurkezteko egitasmoa da eta, Arabako Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko foro diputatu Cristina Gonzálezen partaidetzaz ezeze, bisitari gisa euren esperientzia kontatu duten,bi pertsona ezindurena ere izan da.

“Araba eta Gasteizko enbaxadoreak” lurraldearen beste egitasmoa da, Turismo sailburu Sonia Pérezek eta Gasteizko alkateorde eta Ekonomiaren Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotzi Maider Etxebarriak aurkeztua. Arabak eta Gasteizek euren turismo-baliabideak zabaltzeko lana izango duten telebistako profesional ospetsuak eta hiria eta lurraldea ezagutzen dituzten enbaxadoreak izendatuko dituzte.

“El silencio de la ciudad blanca”, Eva García Sáenz de Urturiren eleberria garatzen den tokietan zehar, sei etapatako ibilbidea, Basquetourrek, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak eta Gasteizko Udalak aurkeztuta; eta “Vitoria-Gasteiz, turismo-helmuga adimentsua”, Basquetourrek aurkeztua, izan dira gaurko beste bi ekimen arabarrak Euskadiren standean.

Bizkaia Getxon eta Enkarterrietan burutuko diren lau proiekturekin izan da. “Deapie, ibilbide autogidatuak Getxon barrena”, herriko arkitekturan eta paisaian oinarritutako kultur-ibilbide batzuetan datza, Getxo eta bere biztanleak herriarekin harreman berezia duten 14 pertsonairen historiaren bidez.

Balmasedak, bere aldetik, turismo-sustapenaren klasiko bat , “putxerak”, berreskuratu du, bere alkate Aitor Larrinagaren eskutik, zer diren, aurten 50 urte betetzen dituen nazioarteko putxeren lehiaketa zetan datzan eta arrazoi honegatik egingo diren ekintzen agenda azaltzeko.

Baina Enkarterriko eskualdeak beste bi turismo-ekimen gehiago aurkeztu ditu: “Enkarterri Bike”, Bizkairoute enpresak merkaturatutako turismo-produktu berria, eta “Pozalagua-Karrantza: gure industria-iragana eraldatuz”, urte hauetan, harrobian eta Pozalaguako kobazuloaren inguruan egindako eraldaketa azaltzen duena.

Azkenik, Gipuzkoak bere aurkezpen-agenda Tolosan eta Hondarribian ardaztu du. Gipuzkoako aintzinako hiriburuko alkate Olatz Peónek, besteak beste, “TOPIC, txotxongiloaren mundu magikoa” aurkeztu du, zentroaren 10. Urteurrena dela eta, eta Hondarribiaren kasuan, bere alkate Txomin Sagarzazuk aurkeztu du “Musika re klabean” kontziertu-egitaraua, Erdi Aroko 11 hiri eta herritan egingo dena, bisitariak musikaz Erdi Aroko guneetan goza dezan.

Bihar, ostirala, profesionalentzat soilik izango den azokaren azken egunean, aurkezpen gehiago izango dira Euskadiren standean.

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31