Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Gaur amaituko dira Euskadi Ipar Amerikan sustatzeko eta merkaturatzeko jardunaldiak

AEBetako eta Kanadako 70 agenterekin egindako workshopen balantze oso positiboa eta Basquetourrez gain, Bilbao Turismo, Donostia Turismo eta Euskadiko 4 DMC izan dira bertan.

"Confidential" eskaintza, neurrira egindako bidaia esklusiboekin, eta gastronomia eta kultura erakargarri nagusiak direla, izan da Euskadi-Basque Country helmugaren interes handiena sortu duena.

1 / 3

USA eta Kanada dira Turespañak antolatutako sustapen eta merkaturatze jardunaldien ardatz izan diren merkatuak, hilaren 15ean hasi eta gaur amaituko direnak. Monterreyn (Kalifornia) ospatu dira, eta Kanada, New York, Chicago, Miami eta Los Angeleseko OETetako 70 agente bertaratu dira. Eta, euskaldunen aldetik, Basquetour, Bilbao Turismo, Donostia Turismo eta 4 DMC.

 

Jardunaldi hauetan, Basquetour berrogeita hamar agentzia ingururekin bildu da eta lehen balantzea oso positiboa izan da. Agente amerikarrek interes handia erakutsi dute helmugaren inguruan, eta oraindik merkaturatzen ez badute ere, hainbat alderdi ezagutzen dituzte, hala nola gastronomia eta kultura, bai eta Bilbo eta Donostia hiriburuak ere.

 

Frantzia da amerikarren helmuga nagusia, eta agentzia batzuek Donostia merkaturatzen dute Frantzian zehar egiten dituzten bidaia horien hedapen gisa. Eta Espainiarako bidaiak eskaintzen dituztenen artean, gutxik merkaturatzen dute Euskadi ere, eta kasu hauetan Bilbo eta Donostik bakarrik.

 

Alde horretatik, jardunaldi horiek balio izan dute Euskadi bi zirkuitu horietan sartzeko interesa nabarmen handitzeko; izan ere, eragileek beren eskaintza zabaldu nahi dute, ohikoak ez diren aukerekin. Nahierara bidaiak antolatzen dituzten eragileak dira, esklusiboak, eta bidaiaria, erosteko ahalmen handikoa, helmugaren parte sentitzen da. Alde horretatik, gure “Confidential” eskaintza guztiz egokitzen zaio gastronomiarekiko eta kulturarekiko zaletasun berezia sentitzen duen eskari horri.

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31