Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   KONEKTIBITATEA

Gasteizko aireportua Italiako Milan-Bergamorekin lotzeko sustapena

1 / 6

Basquetourrek VIA elkartearekin batera lan egin zuen martxoaren 29an, Italiako aireportuak antolatutako Bergamoko Giovanni XXIII Biltzar Zentroan egin zen workshop-ean.

Milan-Bergamo aireportuaren eragin-eremuko touroperadore eta bidaia-agentziei zuzendutako ekitaldian, Turismoaren Euskal Agentziak Gasteizko aireportuaren eta Lombardiako aireportuaren arteko ibilbidearen sustapenean parte hartu zuen, sektoreko profesionalei Arabako aireportua Euskadi helmugara sartzeko ateetako bat zela ezagutaraziz.

Ryanair konpainia Gasteiz eta Bergamo artean, astean hirugarren aldiz, hegan egiten hasten den aste berean egin da ekitaldi hau, 2022ko udako operatiboa egiteko, eta Charleroiko (Belgika) aireportuarekiko konexioa inauguratzen duenean.

2021ean, Italiako merkatua Euskadiko sarrera guztien % 4,7 izan zen, eta gaualdien % 5,2. Hau da, iaz, Europako 5. merkaturik garrantzitsuena euskal turismoarentzat, Frantzia, Alemania, Portugal eta Erresuma Batuaren ondoren, urte horretan.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30