Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EZAGUTZA-BIDAIAK

Frantziako influencer-ek Euskadin izango duten esperientzia euren jarraitzaileekin partekatuko dute

Basquetour-en eta MONNUAGE, MINUBE atariko bertsio frantsezaren arteko lankidetza-ekintzari esker, interes turistikodun zenbait tokitara hurbilduko dira gaurtik hasi eta 13ra arte.

Gaur iritsi dira Bilbora bi influencers frantses, Euskadiko interes turistikoko hainbat gunetan zehar bidaiatuko dutenak, hilaren 13an amaituko den bidaian zehar izandako esperientziak jarraitzaileei helarazteko, Basquetourren eta MONNUAGE, MINUBE atariaren frantsesezko bertsioaren arteko lankidetza-ekintza batean.

Gaur eguerdian Bizkaiko hiriburuko Zazpi Kaleetan hasiko dute ibilbidea, eta pintxo tour bat egingo dute, ondoren Guggenheim Museora joan eta jatetxe bilbotar batean afaltzeko.

Bihar, larunbata, Getariara eta Balentzia Museora hurbilduko dira, eta Zumaian bazkalduko dute, egunari amaiera emateko. Hurrengo egunean, oso gertu, Chillida Leku eta Sagardo Museoa bisitatuko dituzte, sagardotegi batean bazkaltzeko, eta, arratsaldean, Gasteizera joango dira. Bertan, Kaldearte festibaleko giroa dastatu eta hiriko jatetxe batean afaltzeko aukera izango dute. Bidaia astelehenean amaituko da, Añanako Gatz Haranean.

 

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31