Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   COVID-19

Euskal Turismoari Eusteko Planak laguntza zuzenetarako eta sustapen ekintzetarako 21 milioi izango ditu

" Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Javier Hurtadok gaur Euskal Turismoari Eusteko Plana aurkeztu du; ia 18 milioi zuzeneko laguntzetarako izango ditu; 3 milioi sustapen eta susperketarako, eta ikuskapen-lana berriro bideratzeko. " Sailburuak iragarri duenez, sailak lanean dihardu merkataritzaren arlo kalteatuenei laguntzeko plan batean eta euskal ostalaritzari laguntzeko programa berri batean.

1 / 2

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Javier Hurtadok gaur Gobernu-bileran aurkeztu du Euskal Turismoari Eusteko 2021 Laguntza-programa arautzen duen Agindua, ia 18 milioi eurotakoa. Programa hau Euskal Turismoari Eusteko Planaren barruan dago eta 3 milioitako laguntzak, turismo-sektorea sustatzeko eta suspertzeko ardatza eta ikuskapen-lana berriro bideratzeko programaz gain, burutuko da.

Sailburuak azaldu duenez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailatik “erresistentzia-plana landu eta egokitzen dugu egoera aldakorretara enplegua eta jarduerari eutsi ahal izateko egoera ezberdinetan. 2020an 70 milioi euro erabili genituen turismoa, ostalaritza eta merkataritzari eusteko Planean eta hauetatik ia 45 milioi ostalaritzarako izan ziren. Abendutik ordaintzen diren laguntzak dira eta urtarrilean zehar iristen jarraitu dute.”

Baina euste-plan honek orain haratago joan behar du eta, era berean, “nire sailaren eskuetan dauden turismoa eta merkataritza sektoreei lagundu behar die. Turismoa bereziki kalteatuta gertatu da, bere jarduera ezinezkoa izan delako mugikortasun, garraio eta konektibitate-murrizketen ondorioz”.

Horregatik, gaur aurkezten den Euskal Turismoari Eusteko Plana “sektorearekin eta erakundeekin partekatutako egitasmoa da, momentuz, 21 milioi eurokoa eta euskal turismoa babesteko eta laguntzeko helburua du osasun-krisialdiaren eragin ekonomikoa minimizatzeko”.

Euskal Turismoari Eusteko 2021 Plana

Plana 3 ardatzetan oinarritzen da:

  • 17, 7 milioi eurotako laguntza zuzenak, ezohiko baliabideetatik aterata.
  • 3 milio, sailaren aurrekontutik aterata, turismo sektorea sustatzeko eta suspertzeko.
  • Eta sektoreak gehien eskatzen duen ikuskapen-lana praktika irregularretara bideratzeko hirugarren ardatz bat.

Lehen ardatza, Euskal Turismo Sektoreari Eusteko 2021 Laguntza-programari dagokio eta erakunde ezberdinek hartutako neurri ekonomikoak osatuko ditu, beraz, guztiekin bateragarria da. Laguntza hauek euskal turismo-sektoreari zuzenduak daude, bere kabuz lan egiten duten langileei edo autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txiki eta ertainei:

  • Turismo-ostatuak
  • Bitartekaritza-lana egiten dutenak, hau da, Bidaia-agentziak
  • Turismo-garraioko enpresak
  • Turismo aktiboko enpresak
  • Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak
  • Eta turismo-gidak

Euskal turismoaren egitura enpresalari erreparatuz, laguntza hauek zehazteko 4 tarte ezarri dira, langile-kopuruaren arabera, autonomoak zein inoren kontura:

  • 1-3 langile dituzten establezimenduak: 6.000 euro.
  • 4-9 langile dituzten establezimenduak: 9.000 euro.
  • 10 eta 49 arteko langile dituzten establezimenduak: 12.000 euro.
  • 49tik gora langile dituzten establezimenduak: 15.000 euro.

Bitartekaritza-lana egiten duten turismo-enpresentzako, hau da, bidaia-agentzietarako, tarteetako kopuruak igo egiten dira eta honakoak dira:

  • 1-3 langile dituzten establezimenduak: 10.000 euro.
  • 4-9 langile dituzten establezimenduak: 12.000 euro.
  • 10 eta 49 langile dituzten establezimenduak: 15.000 euro.
  • 49 langiletik gora dituzten establezimenduak: 20.000 euro.

Hazkunde honen zergatia agentzia hauen egoera larria da, neurri handiagoan, zorretan jarri behar izan dutelako bezeroei diru-kopuru batzuk itzuli behar izan dizkietelako eta, aldiz, eurek ez dituzte diru-kopuru horiek eskuratu turoperadoreen edo airelineen aldetik.

Laguntzak EHAAn argitaratu eta egun bete beranduago eska daitezke eta 15 lan-egunetako epearen barruan. Ostalaritzari zuzendutako laguntzekin bezala, sailburuak lasaitasuna eskatu du laguntza hauei zuzendutako baliabideak ez direlako agortuko eta ez da beharrezkoa eskaerak lehen orduetan egitea, baldintzak betetzen dituzten guztiek jasoko baitituzte.

Euskal Turismoari Eusteko Planaren bigarren ardatza sektorearen sustapenari eta susperketari dagokiona da. “Momentuz erresistentzia-egoera egon arren, lehentasuna enpleguak eta jarduera mantentzea delako, ez ditugu alde batera utziko sustapena eta Euskadiren irudia turismo-helmuga seguru gisa. Eten gabeko apustua izan behar du eta baita, sektorearen eskaera ere, eta honi buruz beraiekin hausnarketa bat egin dugu egoerara egokitzeko” azaldu du sailburuak.

“Sailatik lan egin dugu eta lanean jarraituko dugu sektoreari eskua luzatuta, bere aliatua izaten. Lagundu dugu eta beste erakunde batzurekin, lankidetzan jarraituko dugu, gure sektoreei laguntzeko neurri transbertsalak koordinatuz. Gure ahalegin guztiak eskatzen dituzten une larriak dira; ezohiko neurriak eskatzen dituzten ezohiko egoerak” bukatu du sailburuak.

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30