Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKAL KOSTALDEA

Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea 2022

1 / 4

10 urte pasa dira, Basquetourrek bultzatutako “Euskal Kostaldeko turismoaren plan zuzendariaren” baitan, Euskal Kostaldeko Museoen Sarea sortu zenetik. Gaur egun sarean 40 ekipamendu gaude, kudeaketa publikoa zein pribatua dutenak. Sarearen helburua zen - eta da- eskaintza turistiko bati forma ematea, gure ondarea balorean jartzea eta kostaldeko eskaintza kulturala zabaltzea, bai bertakoentzat, baita Euskadira datozen bisitarientzat ere. Baita ere, museo, interpretazio zentro eta ondare-lekuen kudeatzaileen arteko elkarlanerako aukerak ahalbidetzea.

Gaur, elkarlaneko ekimen horietako bat aurkeztera gatoz: “Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea”, Museoen sareak antolatutako ekintza berezien programaren VIII. Edizioa. 2020ko edizioa pandemiak bete-betean harrapatu zuen, martxoaren 13an itxi baitzen mundua. Iaz, halabeharrez ez zen programa hau antolatua. Aurten, indarberriturik eta gogotsu gatoz berriz, murrizketen amaierarekin sortu den giroarekin bat eginda.

Ohi bezala, egitaraua martxoa osoan zehar garatuko da eta beste behin, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren ezinbesteko babesa eta Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Kultura sailen laguntza izan dugu bere antolakuntzarako.

Aurten Cristóbal Balenciaga Museoa aukeratu dugu aurkezpenerako, Getarian, beste getariar unibertsal baten saskiaren 500. urteurrena dela eta: Juan Sebastian Elkanoren agindupean burutu zen lehen mundo bira.

27 ekipamenduk hartuko dute parte “hilabetean” eta 50dik gora izango dira antolatutako jarduerak, publiko ezberdin eta zabalari zuzenduak: bisita gidatu bereziak, familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, doako sarrerak, itsasontziko ibilaldiak, kostaldeko ibilbideak, zuzeneko ikuskizunak, etab.

Proposamen hauetako batzuk egun ezberdinetan errepikatuko dira, eta hortaz, guztira 200 plan izango dira aukeran martxoaren 1a eta 31 artean.

Aurreko urteko apustuari jarraituz, museo parte hartzaileek esfortzu handia egin dute aurtengo ekintzak ere berezi eta esklusiboak izan daitezen, besteak beste, esperientzia hauek urtean zehar ezin izan direlako gozatu. Gainera, jarduera hauetariko gehienak doakoak izango dira eta hala ez direnek, prezio bereziak izango dituzte. Jarduera guztietan, noski, agintariek zehaztutako osasun arauak beteko dira.

“Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen” egutegia eta programatutako ekimen guztien informazio zehatza gaurtik aurrera sarearen webgunean jarrita egongo da. www.euskalkostaldekomuseoak.eus Programa kontsultatzera animatzen zaituztegu, eta leku mugatua duten jardueretan aldez aurretik erreserba egitea gomendatzen dizuegu.

Egitaraua: programa_Mes_Museos_2022_online.pdf (losmuseosdelacostavasca.eus)

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31