Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EKOTURISMOARI BURUZKO JAURNALDIA

Euskal Kostaldeko Geoparkeak ekoturismoari buruzko jardunaldi bat hartu du

Otsailaren 28an, Geoparkeak ekoturismoari buruzko jardunaldi bat ospatu zuen, Euskadiko enpresa eta jomugetan, besteak beste Euskal Kostaldeko Geoparkean, ekoturismoa bultzatzeko Basquetour eta “Club de Ecoturismo de España” erakundearen artean sinatutako hitzarmenaren ondoren. Hitzarmen honen barruan, Geoparkearen enpresa laguntzaileak zuzenean atxikitu ahal izango dira Klubera eta bere sustapen ekintzetan parte hartu euren ikusgaitasuna gehituz.

Amanda Guzmán, “Asociación de Ecoturismo de España” elkarteko kudeatzailea izan zen kluba eta bazkide izateko enpresek eta jomugak eman beharreko pausuak azaldu zituena. Hogeita hamar bat lagun, besteak beste, Geoparkeko teknikariak eta turismo-enpresa laguntzaileak izan ziren Debako Udaletxean ospatu zen jardunaldian.

Geoparkeak jasangarritasunaren eta lurraldea natura-jomuga bihurtzearen aldeko apustua egiten dihardu. Horrexegatik luzaroan turismo-enpresakin eta, zehatzago, osatu eta turismo-zerbitzuetako enpresakin lanean dihardu, Geoparkearen baloreak bultzatzeko eta lan-sare bat sortzeko asmoaz.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30