Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MICE SUSTAPENA

Euskal enpresen presentzia nabarmena Bartzelonako IBTM azokan

" Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak bere stand propioa dauka eta 3 Convention Bureau-ek eta Arabako Errioxak MICE-eko euskal eskaintzari buruzko informazioa emango dute. " Gaurtik hasi eta datorren 21era arte, 28 euskal enpresa egongo dira eta 600 hitzordu baino gehiago gauzatuko dira Euskadiren stand-ean

Gaur goizean hasi da kongresuetako sektorean nazioarteko erreferentziako azoka: Bartzelonako IBTM World azoka eta bertan, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak bere stand propioa dauka.

Beste urte batez, euskal enpresak egongo dira Euskadiren stand-ean, 28 guztira, gehien bat, DMC-ak eta egoitzak, baina baita hotelak eta turismo-zerbitzuetako enpresaren bat ere. Denen artean, 3 hiriburuetako Convention Bureau-ekin eta Arabako Errioxarekin batera, 620 hitzordu profesional burutuko dituzte, 2017ko kopurua bikoiztuz eta 2018an baino %15 gehiago.

2016-2017ko IBILTUR MICE, Euskadira batzar eta konbentzioetara etorritako bisitarien portaerari buruzko ikerketaren arabera, pertsona horietatik %75 Estatukoak badira ere, nazioarteko bisitarien kopurua gero eta handiagoa da. 2012an, Estatutik etorritako MICE bisitariak guztien %88 izan ziran. Hiriburuei erreparatuz gero, Bilbo da nazioarteko bertaratutako gehien duena, %28 (2014an %17, aldiz), ostera, Donostia da Estatuko presentzia gehien duena, %80 (2014an, alderantziz) eta Vitoria-Gasteiz %77ko estatukoen %77arekin mantentzen da.

IBTM-ari dagokionez, datorren 21era arte, Fira Barcelona eraikinean ospatuko den azoka honek bere 32. edizioa betetzen du aurten eta 150 bat herritako 2.601 erakusle eta 77 herritako 2.700 erosletik gora izango ditu.

Azokaren antolatzaileek azpimarratu dute erakusle txinarren presentzia eta Asia-Pazifikoan MICE sektorean salmentek izandako hazkunde nabarmena.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30