Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   KODE ETIKOA

Euskadiko Etika Batzordeak 102 erakunde berri Etikaren Erregistroan sartzea baliozkotu du

Horiekin 621 erakunde daude erregistratuta, Kode Etikoaren konpromisoak hartu ondoren

Batzordea gaur goizean bildu da, Javier Hurtado kontseilariaren lehendakaritzapean

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren helburua da erakunde turistiko guztiek erantzukizun sozialak eta ingurumenaren eta ekonomiaren iraunkortasuna eguneroko jardunean txertatzea

Gaur goizean, Euskadiko Etika Batzordea bildu da Gasteizen, besteak beste, 102 erakunde berri Euskadiko Etika Erregistroan sartzea berresteko eta baliozkotzeko, behin Kode Etikoaren gizarte-erantzukizuneko eta ingurumenaren eta ekonomiaren iraunkortasuneko konpromisoak hartu ondoren.

 

Ehun enpresa eta destino horiek gehituta, 621 erakunde sartu dira Erregistroan 2021ean sortu zenetik.

 

Etika Batzordea Javier Hurtado Turismo sailburuak, presidente gisa; eta Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak, Jose Ignacio Besgak, Maria Begoña Crespok eta Cristina de la Cruzek, bokal gisa, eta Eider Albizu idazkari gisa osatzen dute.

 

Euskadi, gaur egun, turismo arduratsuarekin konprometitutako erkidegoa da, Eusko Jaurlaritzak eta Basquetourrek etengabeko hobekuntzaren bila egindako apustuari ez ezik, euskal turismo-sektoreko 621 erakunde publiko eta pribatu horien konpromisoari esker; izan ere, erakunde horiek lehiakorragoak, etikoagoak eta iraunkorragoak izateko egindako ahaleginaren erakusgarri gisa egiaztatu dute beren burua.

 

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoarekin konpromisoa egiaztatu duten 621 enpresa eta helmuga horien artean, turismo-informazioko bulegoak, eskualde-garapeneko agentziak, biltzar-jauregiak, ostatu-enpresak, jatetxe-enpresak, hartzaileak, bidaia-agentziak, natura- edo abentura-turismoko enpresak eta museoak daude.

 

Kode hori onartuta eta eragileak pixkanaka gehituta, Euskadik, haren helmugek eta enpresek pertsona turisten oinarrizko eskubideak txertatu dituzte, establezimendu jasangarrien aukeraketa bultzatu dute eta Sailak zein sektoreak informazio- eta prebentzio-ekintza zehatzak egiteko konpromisoa hartu dute.

 

Entitate-kopurua, lurraldearen eta eskualdearen arabera:

Araba: Aiaraldea: 21. Gorbeia inguruak: 22. Arabako Lautada: 13. Arabako Mendialdea: 4. Arabako Errioxa: 18. Arabako Ibarrak: 17. Gasteiz: 28.

Bizkaia: Bilbo: 29, Busturialdea: 28, Durangaldea: 15, Enkarterri: 24, Getxo: 47, Gorbeialdea: 24, Lea-Artibai: 23, Portugalete: 5, .Santurtzi: 10, Uribe: 50.

Gipuzkoa: Bidasoa: 20, Debabarrena: 22, Debagoiena: 21, Donostialdea: 20, Goierri: 17, Oarsoladea: 19, Donostia: 41, Tolosaldea: 22, Urola Erdia: 10, Urola Garaia: 8, Urola Kosta: 43.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30