Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   KONEKTIBITATEA

Euskadik parte hartzen du World Routesen 26. edizioan, Milanen

" Eusko Jaurlaritzaren Turismo eta Garraio sailek, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, 3 euskal aireportuak sustatzeko elkarteekin eta AENArekin batera aire-konektibitateko ekitaldi garrantzitsu honetan laguntzen dute

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailak, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasuna eta Turismoa Sustatzeko zuzendaritza nagusiak, EAEko aireportuak sustatzeko 3 elkarteek (Bilbao Air, VIA eta Ortzibia) eta AENAk parte hartzen dihardurte egun hauetan World Routesen 26 edizioan, Milanen.

Hau, mundo mailako aire-konektibitatearen sektorean ekitaldi garrantzitsua da eta Basquetour beste urte batez jooan da, 2014tik. Gainera, Turismoaren Euskal Agentziak edizio europarran ere parte hartzen du, izan ere, Euskadi ekitaldi honen egoitza izan zen 2018an erakundeen arteko lankidetzari esker.

World Routesera joateko helburu nagusia mundu mailako aire-konpainia nagusiekin bilerak egitea da, konexio berriak lortzeko eta/edo daudenak indartzeko, bereziki garrantzitsua baita aire-konektibitateak azken hilabeteetan pandemiaren ondorioz bizi izan duen egoera konplikatuaren ondorioz. Gure turismo-fluxuak berreskuratzeko ezinbestekoa da konektibitate ona berreskuratzea eta mantentzea.

Ekitaldira, aire-konpainiak, helmuga turistikoak, aireportuak eta sektorearen beste empresa batzuk joaten dira.

Euskadik stand bateratua eta propioa dauka, parte hartzen duten erakunde publikoen artean kudeatuta eta ordezkari gisa bertara joan dira Daniel Solana Basquetourreko zuzendaria eta Iván Pedreira, Garraioaren Planifikaziorako zuendaria, Eusko Jaurlaritzatik. Cristina Mugica, lurralde lehiakortasuna eta Turismo zuzendaria, Bizkaiko Foru Aldunditik, eta aipatutako 3 sustapen elkarteetako eta AENAko ordezkariak ere.

 

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31