Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   JASANGARRITASUN TURISTIKOA

Euskadik inauguratu du Hostelturreko helmuga jasangarrien zikloa

1 / 3

Euskadik inauguratu du gaur Hosteltur-ek antolatutako helmuga jasangarriei buruzko zikloa. Ekitaldia urtean zehar Estatuko toki ezberdinetan ospatuko da eta bere helburua gaur eta bihar martxan jarriko diren ekintzak ezagutzea da helmugetan eta sektoreko enpresen artean jasangarritasuna bultzatzeko asmoarekin.

Hasierako jardunaldia Turismoko sailburu Javier Hurtadok eta Hosteltur-eko zuzendari Manuel Molinak hartu dute parte. Baita, Basquetour-eko zuzendari Daniel Solanak ere, berak azaldu baitu Euskadi helmugaren estrategia jasangarritasunaren arlo honetan.

Jardualdian, beste aldea, euskal Turismoaren erakunde publiko eta pribatuetako hiru ordezkariek ere hartu dute parte, hain zuzen ere, La Casa del Patróneko Ana Maria Gonzálezek; Bilbao Turismoko Esther Virtok; eta Zerupe hoteleko Josemari Alkortak. Euren hitzaldietan jasangarritasuna arlo ezberdinetan hobetzeko ezartzerakoan izandako esperientzia azaldu dute.

Honez gain, workshop birtuala ere ospatu da eta bertan egon direnak 10 euskal enpresarekin Bildu dira:

  • Hontza Extrem
  • Genuine Euskadi
  • Bodega Berroja.Txakoli
  • Troka Abentura
  • Hotel Sagarlore / Sidreria Petritegi
  • Shelter Surf Eskola by Aritz Aranburu
  • Orioko Campina - Camping De Orio
  • Bodega Gaintza + Hotel
  • Basque Destination

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31