Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SEVATUR

Euskadik euskal eta inguruko merkatuentzako duen eskaintza sustatuko du "Sevatur"-en

" Azoka, lehenengoz, FICOBA-n ospatuko da gaurtik hasi eta igandera arte. " "The Basque Route" eta turismo industriala, besteak beste, nobedaderik nabarmenenak Euskadiren standean aurten.

Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak Euskadiren turismo eskaintza aurkeztuko du “Sevatur”-en asteburu honetan. Turismo-azoka gaur hasi da, lehen aldiz, FICOBA-n (Irunen) eta asteburuan Euskal Erkidegoko bisitariez gain mugaren bi aldeetako hurbileko merkatuetakoak ere jasoko ditu.

Euskadik bere stand propioa dauka, FITUR-en erabilitakoaren 24 m2-ko adaptazio bat, “Euskadi para todos los gustos” leloarekin eta 3 hiriburuetako eta “The Basque Route” turismo-produktuaren irudiekin. Hain zuzen ere, Euskadin barrena egin daitezkeen ibilbide ezberdinak erakusten dituen produktu honi buruzko liburuxka da standaren edizio honetako nobedadeetariko bat eta honez gain, Vasco Navarro Bide Berdea, Arabako Lautada, Euskadi txakurrarekin, Turismo Industriala eta Euskadi LGTB liburuxkak ere erakutsiko dira lehenengoz.

Dena den, naturari lotutako planak, hirietako ihesaldiak, gastronomia eta enoturismoa, familia-turismoa, Done Jakue Bidea eta Inaziotar Bidea bezalako ibilbideak, Euskal Kostaldeko Museoak, Surfing eta kostaldea, oroar, mapak eta Euskadi, orokorrean, ere izango dira kaleko jendeari zuzendutako azoka honetan.

Euskadiren standean, bisitariak Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako eskaintza, Arabako Errioxakoa eta Nekatur, Xarma, Campingen Euskadiko Federazioa eta Turismo Aktiboko elkarteei buruzkoa ere aurkituko du.

Sevatur euskaldunen artean erreferentziako azoka da, Euskadira etortzen diren bisitarien %10,6 suposatzen duen merkatua eta bisita-sailkapenean bigarren tokian dagoena, Madrilen ostean. Azken urteotan pisua galtzen joan baita. Hain zuzen ere, 2018a 343.475 euskal bisitarirekin itxi zen, 2017an baino %2 gutxiago eta gaualdietan ere %2ko jeitsiera izan zen.

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30