Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   COVID-19

Euskadi turismo-helmuga segurutzat jotzen da COVID-19aren osteko egoera batean

Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak egindako ikerketa baten arabera, Andaluziatik, Kataluniatik, Madriletik eta Gaztela-Leondik Euskadira etortzen diren bisitarien eskaera potentziala aztertzeko.

Euskadi galdetutako pertsonen iruditerian 3 ikonoetatik abiatuta irudikatzen da: paisaia/natura, gastronomia ona, eta kultura, historia eta tradizio propioak.

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren Euskadiko Behatoki Turistikoak, COVID-19aren osteko egoera batean, bisitari potentzialen portaera ezagutzeko ikerketa bate gin du. Hain zuzen ere, Andaluzia, Katalunia, Madril eta Gaztela-Leon Autonomia Erkidegoetan bizi diren EUSKADIko bisitarien eskaera potentziala aztertu du.

Horretarako, aurtengo ekainaren 22tik 30era bitartean, 800 galdeketa egin zaizkie 18 urtetik gorako aipatutako Erkidegoetako egoiliarrei, beraientzako bidaiatzea urtean zeharko ohitura baita.

Bidaiatzerakoan COVID-19aren eraginaren gertaerarik azpimargarrienak honakoak dira:

  • COVID-19aren ondorengo egoera honetan bidaiatzen jarraituko da baina honako portaerak azpimarratuz: jende-multzoak ekiditu (turismo-taldeak eta garraio publikoa), etxebizitzatik gertuko helmugak aukeratu eta natura-helmugak indartu hiri handien aurrean.

  • Egoera honetan, osasun segurtasun handiena bilatuz bidaiatzen jarraitzeko borondatea kontuan izanik, bidaiaren motibazio-aldaketak jende-multzoak eskatzen dituzten ekintzei dagozkie (jaiak, kirol- eta kultur-ekitaldiak, parke tematikoak,…).

  • Aldiz, natura-guneak, eguzkia eta hondartza, eta familia berriz elkartzeko uneek hazkundea erakuste dute, leku seguruetan egiten diren jardueren adierazgarri diren aldetik.

  • Horrenbestez, segurtasun-pertzepzioan oinarritutako portaera modu paradigmatikoan islatzen da aukeratutako ostatu-motan. Hau da, seguruagotzat hartzen dira etxebizitza propioak eta hurbileko harremanek lagatakoak, bai eta landa-ostatuak ere, aterpetxeak, ostatuak eta kanpinak baino, azken hauek, segurtasunik gabekotzat hartzen diren aukerak. Hotelak, turismo-apartamentuak eta turismo-pisuak oreka ezegonkorrean daude; izan ere, haien aukera komunikazio-estrategian adierazten duten segurtasun-mailaren araberakoa izango da.

  • Horregatik ere, egoera honetan, norberaren ibilgailua turismo-helmugara iristeko gehien erabiltzen den garraio mota da erabil daitezkeen gainontzeko garraio-moten aurrean. Garraio publikoaz hautematen den segurtasunik eza hain da handia oinez eta bizikletaz mugitzeak orain arte ezezaguna izan den protagonismoa hartzen duela.

  • Nabaritzen da, Andaluzian, Katalunian, Madrilen eta Gaztela-Leonen bizi diren 10 pertsonetatik 4k (%37,9) oporretako-helmuga aldatu dutela aurten, COVID-19aren ondorioz.

  • 10 pertsonetatik 2k baino gehitxoagok (%22,2) ekidituko du oporretan Estatuko beste EE.AAetara edo guneetara joatea. Katalunia eta Madril dira ekiditu beharreko turismo-helmuga nagusiak. Euskadik, aldiz, ez du zigorrik jasaten.

  • Aipatutako lau Autonomia Erkidegoetako biztanleen artean, Asturias eta Kantabria agertzen dira aukeratutako lehenengo bi turismo-helmugak bezala.

  • Gipuzkoaren kasuan, COVID-19aren eragina gutxien sufritzen dihardunenez, publiko bisitaria nahiko leiala mantentzen duen lurralde historikoa da (%72,2ak ez du helmuga aldatu %59,8ko bataz bestekoaren aurrean).

 

Euskadik Andaluzian, Katalunian, Madrilen eta Gaztela-Leonen bizi diren pertsonen artean turismogune gisa duen Ospeari eta Joerari dagokionez, honako gertakari hauek azpimarratu behar dira:

  • 10 egoiliarretik 7k baino gehiagok ezagutzen dute Euskadi bertan egon direlako.

  • Berez, Euskadi bere erakargarri turistiko nagusienetan, Bilbon eta Donostian, oinarritzen da. Eta iradokiz gero, Gasteiz ezeze, indartsu azaltzen dira baita Bizkaiko Zubia eta Loiolako Santutegia ere.

  • Euskadi iruditerian 3 ikonoetatik abiatuta irudikatzen da: paisaia/natura, gastronomia ona, eta kultura, historia eta tradizio propioak.

  • Antzeko helmugei dagokienez, aztertzen diren 4 Autonomia Erkidegoetako egoiliarren iruditerian argi dago Euskadi Kantauri Iparreko beste lurraldeen eta Nafarroaren antzeko turismo-helmuga dela. Euskadik gastronomia-eskaintza hobea erakusten du baina helmuga garestiagotzat dute.

  • Iruditeria honetako gertaera aipagarrienetako bat Euskadiri buruzko iritzien zeharkakotasuna eta jarrera dira, iritzi hau partekatzen baitute bai Euskadira etorri direnek baita etorri ez direnek ere.

 

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/obs_tur_mercados_informes/eu_def/adjuntos/informeEUSKADI_POSTCOVID19_MERCADOESTATAL_JUNIO2020_EU.pdf

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30