Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   GASTRONOMIA-EKITALDIA

Euskadi “Taste of Paris”-en

Hiriburu frantziarreko gastronomia-ekitaldi nagusia joan den asteburuan ospatu zen. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak euskal sagardotegien balioa azpimarratu du establezimendu hauetako dastaketa-menuekin. Uztailan Londreseko ekitaldian ere parte hartuko du.

Basquetour, Pariseko OET-aren batera, “Taste of Paris 2018”-an egon zen joandako astean, maiatzaren 17tik 20ra bitartean. Eusko Jaurlaritza lehenengoz egon da Pariseko ekitaldi honetan baina, lehenago eta birritan izan da Londresekoan eta uztailan ere, bertan egongo da.

Parisen, Euskadi-Pays Basquek 28 metro karratuko gunea izan du, showcooking-ak egiteko txoko batekin, turismo-informaziorako tokiarekin eta “txotx” sagardoa eta sagardotegietako menuen dastaketarako lekuarekin. Dastaketa hauekin Basquetourrek establezimendu hauen balioa azpimarratu nahi izan du.

Taste of Paris” 2015etik hiriburu frantziarreko gastronomia-ekitaldi nagusia bihurtu da eta publikoari hiriko jatetxerik hoberenen dastaketa txikiak ezagutzeko eta egiteko aukera ematen dio, Michelin izardun sukaldari ospetsuekin, modan daudenekin eta egungo talento gazteekin batera. Aldi berean, bertako ekoizle eta artisauak ezagutzera ematen ditu, euren produktuak zuzenean eskainiz. Ekitaldia urtero ospatzen da eta edizio honetan aurrekoetako aurreikuspenak gainditu dira, 30.000 bisitarirekin.

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31