Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FORMAKUNTZA

Euskadi Gastronomika prestakuntza-jardunaldiak, martxan

11an izandakoaz gain, beste hiru jardunaldi egongo dira, doan.

Bestalde, BCCrekin dagoen hitzarmenaren barruan, Basquetourrek bihar turismo enogastronomikoaren esperientzien kudeaketa eta diseinuari buruzko Masterrean parte hartuko du

1 / 3

Joandako martxoaren 11an Euskadi Gastronomika Prestakuntza-jardunaldien edizio berria hasi zen, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak (Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza) eta Basquetourrek antolatuta, Basque Culinary Center-ekin elkarlanean.

 

Sareko enpresei zuzenduta, jardunaldien helburua sektorearen intereseko arloak jorratzea da, jardunaldi bakoitza gai bati eskainita (sukaldaritza, aretoa, salmentak eta Komunikazioa), joera, berrikuntza eta teknika berriak ezagutzarazteko asmoarekin.

 

Hilaren 11ean, kreatibitatea eta menu berezien diseinuari buruz emandako jardunaldiaz gain, beste hiru jardunaldi egongo dira, martxoan, apirilean eta maiatzean, 10:00etatik 14:00etara: 

  • Martxoaren 20an: Bezeroari arreta emateko gakoak: marketin- eta merkaturatze-teknikak.
  • Apirilaren 8an: Aretoko arreta eta bezeroarekiko lotura orokorra hobetzeko jarraibideak.
  • Maiatzaren 7an: Komunikazioaren garrantzia gastronomia-negozioetarako.

 

Izena jardunaldi bakoitzekoa da, beraz, saio/jardunaldi batean baino gehiagotan parte hartu nahi izanez gero, izena jardunaldi bakoitzean, banan-banan, eman behar da.

 

Prestakuntza-programa doakoa da Euskadi Gastronomika sareko enpresentzat eta plazak mugatuak dira.

Informazio gehiago eta izen-ematea

 

Turismo gastronomikoko masterra

Bestalde, Basque Culinary Centerrekin dagoen lankidetza-akordioaren barruan, Basquetourrek urtero parte hartzen du Turismo gastronomikoko esperientzien Kudeaketa eta Diseinuari buruzko Masterrean. Aurten, Masterreko 20 ikasleekin Gipuzkoa Turismoko Hubean bihar, ostirala, izango den topaketan, Agentziak turismo enogastronomikoaren kudeaketa Euskadi Gastronomika markapean, azalduko du.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30