Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EZAGUTZA-BIDAIAK

Euskadi "Frommer 's-Best Places to Go in 2023" zerrenda ospetsuan

"Frommer's"-ek mende erdi baino gehiagoko ibilbidea du, eta, "Lonely Planet" eta "Fodors" argitaletxeekin batera, AEBn gida gehien saltzen dituen argitaletxea da, hilean 14 milioi bisita jasotzen dituen webgune batekin: www.frommers.com.

Bilbo eta Donostia zerrenda horretan sartu izana Basquetourrek aurten komunikabide estatubatuarrei zuzendutako prentsa-bidaien emaitza da, turismo-intereseko merkatu horretan helmuga sustatzeko helburuarekin.

Ipar Amerikako “Frommer's” gidak 2023an bisitatu beharreko munduko tokirik onenen zerrendan sartu du Euskadi. Bilbo eta Donostia 15 guneren zerrenda entzutetsuan agertzen dira. Gidako kazetariek eta kolaboratzaileek egindako zerrenda horretan, mugarri diren eta epizentro turistiko finkoenen lehiakide bikain gisa agertzen diren lekuak hautatu dituzte. Euskal hiriak helmuga hauekin batera agertzen dira: Japonia, Kanadako Dawson City, Lituaniako Vilnius, Afrikako mendebaldea, Australiako Exmouth, Georgiako Macon (AEB), Uruguai, Italiako Maratea, Hawaiko Oahu, Greziako Atenas, Indiako Karnataka, Mexikoko Yucatan, Coloradoko Camp Hale – Continental Divide National Monument edo AEBetako eta Erresuma Batuko Birjina Uharteak.

 

Estatu Batuetako gidaren laguntzaileetako bat Murray Stewart da, gure helmuga ondo ezagutzen duen idazle britainiarra, Basquetourrek, Bilbo eta Donostia Turismoaren laguntzarekin, antolatutako prentsa-bidaia bat egin zuena, argitaletxe honek Ipar Amerikako merkatura zuzendutako Espainiako turismo-gida eguneratzeko helburuarekin.

 

Azaroan, AEBetako merkatuko beste prentsa-bidaia bat egingo da, eta “Frommer's” taldeko kolaboratzaile batek ere parte hartuko du.

 

Prentsa-bidaien helburua da euskal turismorako interesgarriak diren merkatuetakoek komunikabide espezializatuek, beren bidaiaren esperientziei eta irakurleentzako helmugari buruz idaztea, eta, horrela, bidaia hori sustatzea eta turistak erakartzen laguntzea.

 

“Frommer's” argitaletxeak bere irakurleei azaldu dienez, alde batetik COVID-29aren pandemiaren ondoren mugak berriro ireki direnez, eta bestetik, dolar estatubatuarraren indarra dela eta, iparramerikarrentzako bidaiak eskuragarriagoak diranez Europan, Japonian, Indian eta beste herrialde batzuetan, bi urtez herrialdetik irten gabe egon ondoren, baikortasunerako arrazoiak ematen dizkieten munduko lekuak aukeratu dituzte, atrakzio berriak ekarriz eta zaharrak hobetuz.

 

Hona hemen 2023an bisitatu beharreko tokirik onenen zerrenda, Frommer's-ek berriki argitaratua:

www.frommers.com/slideshows/848547-frommer-s-best-places-to-go-in-2023

 

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30