Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO ORNITOLOGIKOA

Euskadi FIO turismo ornitologikoko FIO azokara itzuliko da

Beste behin Euskadik parte hartuko du FIO-Feria Internacional de Turismo Ornitológico 2019 azokan, Monfraguen (Extremadura), gaur eta hilaren 24a bitartean, ospatzen dena. FIO Estatu eta nazioarte mailako erreferentziadun azoka da natura guneetan behaketa, interpretazioa, argazkigintza edo lasaitasun zaleak diren bisitarientzako. FIO 2019an ehunen bat erakusle egongo dira, optika- eta argazki-material ekoizle eta banatzaileetatik hasita Euskadi bezalako turismo jomugak, naturaren artistak, gidari espezializatuak eta elkarte kontserbazionistetaraino.

Euskadi, aurten nobedade gisa, hilaren 1ean ekoturismoaren azken foroan aurkeztu zen Natura-gida berriarekin joango da. Gidan Euskadiko natura-gunerik interesgarrienak eta erakargarrienen informazioa aurkitu daiteke, esaterako, Urdaibai Erreserba, Euskal Kostaldeko Geoparkea, bederatzi natura-parkeak, hegaztiak behatzeko toki interesgarriak, Ekoetxea sarea edo interes turistikoa duten Añanako Gatz Harana, Ataria natura interpretatzeko zentroa eta Leitzaran bezalakoak. Honez gain, ekolabel egiaztagiria duten ostatuei buruzko informazioa eta jarduera aktiboenari buruzkoa ere eskeintzen du.

Stand-ean bisitariak Nekatur-eko ostatu-eskaintza zabala edota ekoturismoaren jarduerari lotutako turismo-zerbitzuetako enpresei (naturaren interpretazio-gidariak, bidaia-agentziak, argazkigintzan enpresa espezializatuak) buruzko informazioa ere izango du.

Monfragüeko Parke Nazionalak, hegaztien behaketarako mundu mailako gunetariko bat eta UNESCOren Biosferaren Erreserba denak, egun hauetan 10.000 bisitaritik gora hartuko ditu: enpresa espezializatuak, erakunde publikoak eta elkarte kontserbazionistak profesionalen arteko topaketetan bilduko dira eta enpresa- aldea eta alde ludiko elkartzen dituen programazioa ere izango du, aditu eta publikoaren partaidetzarekin.

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31