Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKADI CONFIDENTIAL

"Euskadi Confidential"-a Iparraldeko Herrialdeetan

Basquetourrek bilera komertzialak egingo ditu VIP bidaia-agentziekin eta partner turistikoekin Stockholmen eta Kopenhagen, ostiralera arte, hilak 18.

1 / 6

Luxuaren Espainiako Elkarteak (Luxury Spain) Eskandinaviako herrialdeetan antolatutako merkataritza-topaketetan parte hartzen ari da egunotan Euskadi. Eta Estatuko beste helmuga batzuekin batera egiten du, hala nola Tenerife, Marbella eta Valentziarekin, baita horrelako eskaintza duten bi hotelekin ere.

 

Bilera komertzialak gaur goizean hasi dira, Stockholmen, eta arratsaldean jarraituko dute, VIP bidaietako eta partner turistikoetako agenteekin. Eta bihar, osteguna, Kopenhagen izango dira topaketak, ostirala arte, egun horretan amaituko baita bidaia.

 

Hitzordu horiez gain, hiri bakoitzean, bidaia-agente eta turismo-partnerrez gain, bidaia-eragileei eta prentsa espezializatuari zuzendutako produktuaren aurkezpen-koktel batera joango dira parte hartzen duten helmugak.

 

“Euskadi Confidential”-ek helmugako turismo-eskaintzarik esklusiboena eta bereziena biltzen du, AEBetatik, Alemaniatik, Erresuma Batutik, Frantziatik eta Iparraldeko herrialdeetatik datorren turista-tipologia horren eskarira egokitua.

 

Udatik kanpo, urtean hainbat aldiz, zubietan eta jaiegunetan bidaiatzen duen pertsona da. Normalean, bikotean, familian edo lagun talde txikietan etortzen da. Eta neurrira egindako bidaietan espezializatutako bidaia-agentziak kontratatzen ditu.

 

Euskadira etortzeko arrazoi nagusia gastronomia da, beste helmuga batzuetatik bereizten baitu.

 

Bezero mota horrek, zerbitzuen ikuspegitik, ostatua, concierge deritzonak, kalitatezkoak, gastronomia eta esperientzia paregabeak bizitzea baloratzen ditu ondoen. 4 edo 5* -ko hotelak aukeratzen dituzte, nortasunarekin. Baita luxozko eta xarma handiko etxe handiak, nekazalturismoak edo apartamentuak ere.

 

“Euskadi Confidential”-eko turistak gainerakoek baino batez besteko gastu handiagoa egiten du bidaian. 

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31