Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   COVID 19- TURISMOAREN SUSTAPENA

"Euskadi, bisitatu behar", turismo-kanpainako goiburuetako bat

" Euskadi "Bisitatu behar" "Ongi etorri" eta "Ederra da berriz elkartzea" dira estatu osoko bisitariak erakartzeko eta barne-turismoa sustatzeko bideoen bilduma. " Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 2 kanpaina aurkeztu ditu, Euskadiko egun osoko eta ibilbideen 120 planetan eta gastronomian oinarrituak

Sonia Pérez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak eta Isabel Muela Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak Euskadiko turismo-kanpainak aurkeztu dituzte gaur, tokiko turismoari eta beste autonomia-erkidegoetako bisitariei begira; bertan, 120 plan eta ibilbide erakusten dira eta, gainera, eskaintza gastronomikoa nabarmentzen da.

“Jabetzen gara bidaiarien konfiantzak izango duela lehentasuna, eta destino hurbilagoak aukeratuko dituztela. Ondorioz, gure kanpainak oraingoan ez dira izango nazioarteko bisitariei begira. Aldiz, epe laburrean, tokiko eta estatuko turismoa lehenetsiko da, herrialde-marka sendotzeko. Euskadik posizio bikaina du eta hari esker, turismo-eskaintza oso anitza eta aberatsa du, hala beste autonomia-erkidegoetako turistentzat nola geuretzat”.

Turismo-kanpainak Euskadiren turismo-sustapenerako 2 euskarri izango ditu. Batetik, planak eta esperientziak. Horregatik, Sailak orri nagusi bat sortu du turismo-atariaren barruan, 120 plan eta gehiago biltzen dituena, gutxien ezagutzen diren lekuek ikusgaitasun handiagoa izan dezaten, tokiko zein beste autonomia-erkidegoetako bidaiarien egun-pasako planetan oinarrituak.  

https://turismo.euskadi.eus/tu-destino

https://turismoa.euskadi.eus/ongi-etorri

Bestetik, kanpainak The Basque Route sendotzen du, azken urte honetako lehentasunezko proiektuetako bat. Atari horretan, 8 etapa eskaintzen dira solte edo batera egiteko, eta Euskadira beren autoaz heldu edo alokatzea erabaki duten turistei zuzentzen zaie, baina baita bide berriak ibili nahi dituzten tokiko bisitariari ere. Lau hizkuntzatan, eguneroko ibilbidea planifikatzeko modua ematen du, bidean aurki daitezkeen esperientzia guztiak bilduz.

The Basque Route sustatzeko, Turismo Sailak akordio bat lotu du ETBrekin 8 programako sorta bat egiteko, eta bihar hasiko da: ostegunero, 22:00etan, Iñaki Urrutiak ibilbide bana eta askotariko pertsona ezagunak aurkeztuko dizkigu, Euskal Autonomia Erkidegoko bazterrak miresteko.

https://www.ecoturismoeuskadi.eus/

Sailburuak gastronomiaren garrantzia ekarri du gogora, kanpaina hau osatzen duena, “gure identitate-ikurra baita, ia gure DNAren zati bat. Hori ekarri nahi diegu gogora hartaz gozatu ezin izan dugun Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei: gastronomiak elkartzen gaituela, hurbiltzen gaituela. Eta, beraz, horren partaide bihurtu nahi ditugu bisitatzen gaituztenak”.

“Ekimen horietan, ez da ahazten helburu irmo hauxe: sustatuko dugun turismoa garapen orekatuaren, ondare-babesaren, tokiko ekonomiarako ekarpenaren eta, laburbilduz, turista destinoarekin inplikatzearen berme izatea”.

 

Iraila 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30