Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   KONEKTIBITATEA

Euskadi, beste urtebetez, "Routes Europe"-n

Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Garraio Sailak, 3 euskal aireportuak sustatzeko 3 sozietateekin batera, elkarlanean ari dira Bergenen (Norvegia) egiten den aireko konektibitate-ekitaldi honetan.

1 / 7

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta EAEko aireportuak sustatzeko 3 sozietateek (Bilbao Air, VIA eta Ortzibia) parte hartuko dute gaurtik hilaren 20ra arte Bergengo (Norvegia) “Routes Europe”-n.

Ekitaldi hori erreferentea da Europa mailako aire-konektibitatearen sektorean, eta Basquetour aurten ere hara joango da. Euskadi “Routes Europe”-en egoitza izan zen 2018an.

“Routes”-era joateko helburu nagusia Basque Country marka finkatzea eta helmugaren konektibitatea hobetzea da, euskal aireportuen osagarritasuna azpimarratuz, baita 3 aireportuak sustatzeko sozietateekin lankidetzan aritzea ere.

Ekitaldira aire-konpainiak, helmuga turistikoak, aireportuak eta sektoreko beste enpresa batzuk joaten dira.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30