Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   COVID 19- SUSTAPENA

Euskadi-Basque Countryk lehen aldiz Onviaje.com azoka birtualean parte hartzen du

" Azoka gaur hasi da eta hilaren 21era arte luzatuko da

1 / 2

Euskadik parte hartzen dihardu egun hauetan Onviaje.com azoka birtualean eta lehen aldia da.

Estatuko sektoreko profesionalei zuzendua eta irekia, baita, kaleko jendearentzat, Onviaje.com, Bidaiaren Azoka Birtuala, turismo-azoka batean ohikoa den guztia egin ahal izango den azoka mota hauetako zikloa da: hitzaldietara joan, erakusleen erakustokiak bisitatu eta bertan txartelak partekatu, bideo bat ikusi, liburuxkak hartu, komertzialarekin hitzegin, hitzorduak itxi, hitzaldietarako gelak erreserbatu eta jakina, beste partaide batzurekin networking-a egin. Guzti hau edozein euskarri elektroniko batetik: ordenagailutik, mugikorretik, tabletatik….

Lau egunetan, bertara joan beharra izan gabe eta muga geografikorik gabe, interesa duen profesionalak edo partikularrak hainbat erakunderekin harremanetan jartzeko aukera izango du eta baita produktu eta zerbitzu berrienei buruzko informazioa jaso.

OnViaje euren produktuak, zerbitzuak edota berriak jakinerazteko gogoa duten enpresentzako erakusleiho bat da.

Zikloaren barruan dauden azokak hiruhilekoak izango dira eta honako egunetan ospatuko dira:

Udazkeneko edizioa: 2020ko irailaren 24tik 27ra

Neguko edizioa: 2021eko urtarrilaren 28tik 31ra

Udaberriko edizioa: 2021eko martxoaren 18tik 21era

 

https://onviaje.com/

 

Abuztua 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31