Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadi Basque Country Confidential marka aurkeztu da Brasilgo ILTM Latin América azokan

Euskadi Basque Countryk ILTM Latin América (São Paulo, Brasil) azokan Euskadi Basque Country Confidential marka aurkeztu du.

Azoka hori Latinoamerikako luxuzko turismoko ekitaldi nagusia da. Bertan, industriako profesionalak biltzen dira merkataritza-konexio esklusiboak ezartzeko eta erosteko ahalmen handia duten bidaiarientzako aparteko bidaia-esperientziak sustatzeko.

1 / 2

Euskadi Confidential markak, estandar handiko turismo-zerbitzuak biltzen ditu bidaiariak nahi bezalako esperientzia, aparta eta berezia, diseinatzeko. Turismo-enpresen, ostatuen, negozioen eta jatetxeen partaidetzarekin, goi-mailako zerbitzuak esklusiboak eskaintzen ditu, bidaiari zorrotzenentzako diseinatuak.

 

ILTM Latin Americaren 13. edizioan 430 erakusketari eta 430 bidaia-agente egon dira aurten, 13 herrialde eta 50 hiritatik etorriak. Zifra horien arabera, %23 hazi da azokaren tamaina, eta %29 erakustokien bolumena. Azoka, maiatzaren 7tik 10era bitartean egiten ari dena, Latinoamerikako ILTM azokarik handiena da. Hain zuzen, ILTM Latin Americako lehendakari Simon Maylek dioenez, “hau da historiako ediziorik handiena.”

 

Pandemiaren ondoren, berehala berreskuratu da Espainiara etortzen diren turista brasildarren kopurua. INEren datuen arabera, 2023an Brasilgo 565,8 mila turista izan ziren Espainian, 2019an baino %0,17 gehiago. Madril eta Bartzelona dira gehien bisitatzen diren tokiak, Brasildik Espainiara sartzeko ateak baitira, baina Espainiako eskaintza dibertsifikatzeko beste leku batzuk sustatzen ari dira. Hain zuzen, Andaluzia izan zen Brasilgo herritarrek gehien bisitatu zuten hirugarren lekua 2023an, guztizkoaren ia %14.

 

Espainiara bidaiatzen duen turista brasildarrak erosteko ahalmen handia du, eta arreta handia jartzen du zerbitzuen kalitatean  esklusibotasunean, eta gastronomian. Gainera, nabarmentzekoa da brasildarra beste batzuen iritzietan oinarritzen dela maiz, bidaiaren inguruko erabakiak hartzeko. Hain zuzen, Brasil da munduko hirugarren herrialdea influencer-en jarraitzaileetan.

 

Euskadi ILTM Latin América azokan egotea, lau urtez jarraian, aukera bikaina izan da premium sektoreko eragile nagusiekin konektatzeko, bereziki brasildarrekin. Turespañako standean 20 minutuan behin hitzordu itxiak izan dituzte, non goi-mailako turismoa sustatu duten nazioarteko ikusleen aurrean.

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31