Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
"España Verde"ko Ekoturismo Korridorearen proiektuak lehen urratsak eman ditu
11.01.2024
"España Verde"ko Ekoturismo Korridorearen proiektuak lehen urratsak eman ditu

2023ko abenduan aurkeztu eta abiarazi zen "España Verde”ko Ekoturismo Korridorea" proiektua urtarrilean hasi da lehen urratsak ematen aktibazio jardunaldien antolaketarekin.

 

Proiektuak 938.000 euroko aurrekontu orokorra du, eta proiektuan parte hartzen duten lau autonomia-erkidegoek kudeatuko dute (Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadi).

 

Ekimen honen helburu nagusiak dira ekoturismoaren esparruan garapen jasangarriarekin konprometitutako eragileen sare finkatu bat abiaraztea eta ekimen honetan txertatuko diren proiektuak eta baliabideak sortzea. Turismo-enpresentzako ekoturismoari eta iraunkortasunari buruzko prestakuntzaren eta ziurtapenaren bidez, estandar altuak ezartzea bilatuko da, ingurune naturala zaintzen eta turismo-praktika arduratsuak sustatzen laguntzeko.

 

Aktibazio jardunaldiak gaur eta bihar ospatuko dira (osteguna 11 eta ostirala 12). Euskal enpresek, ekoturismoko nodo berrietan lan egiten dutenek (Gorbeiako Parke Naturala, Izki eta Valderejo), ekimen honetan parte hartzeko aukera izango dute. Lehen saioa, Gorbeiakoa, Murgian egingo da gaur, eta bertan izango dira jarduera gune horretan lan egiten duten 20 enpresa. Bigarren jardunaldia, Izkiko Parke Naturalekoa, Koadrilaren egoitzan egingo da, Santikurutze Kanpezun, eta 8 enpresak hartuko dute parte jardunaldian. Azkenik, Valderejoko Parke Naturala aktibatzeko jardunaldia bihar, ostirala, egingo da Erriberabeitiko udaletxean. Nodo honetan 15 enpresa inguruk hartuko dute parte.

 

Saioetan parte hartzen dute Basquetourrek, ekimena sustatzen duen erakunde turistiko gisa; Arabako Foru Aldundiak, babestutako 3 naturguneen kudeatzaile gisa; ADR Gorbeialde; Gorbeiako, Arabako Mendialdeko eta Añanako kuadrillek, lankidetza turistikoko erakunde gisa, hiru lurraldeetan proiektua bultzatzeko eginkizuna baitute; eta Espainiako Ekoturismo Klubak, aktibazio-jardunaldiaren prestatzaile gisa.

 

Proiektuak hurrengo hilabeteetan jarraituko du fase berriekin. Adibidez, ekoturismoko esperientziak sortuz, parte hartzen duten enpresek diseinatuko dituztenak eta ekoturismoan interesa duten turistek erosi ahal izango dituztenak

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt