Atzo iritsi ziren Euskadira Alemaniatik etorritako komunikabide orokorretako, gastronomikoetako eta bizimodukoetako dozena erdi kazetari Arabako eskaintza turistikoaren nabarmenena ezagutzeko. Behin Laguardian, Erdi Aroko erdigunetik ibili ziren eta bertako gastronomia dastatu zuten. Gaur goizean Marqués de Riscal eta Baigorriko upategiak bisitatu eta ondoren, Gatz Haranara hurbildu dira; handik, hiriburura joateko.
Gasteiz izango baita biharko protagonista, “eraztun berdea”, azoka, katedrala eta Erdi Aroko erdigunerako bisitakin. Igandean, hiria utzi eta Lautada eta Mendialdera joango dira trufa, ezti eta Idiazabal gaztaiko ekoizleak ezagutzeko, Michelin izar bateko jatetxe baten bazkaltzeko eta Aizkorri-Aratzeko parkea eta barnealdeko hondartzak ezagutzeko.
Bidaia, astelehenean Gorbeialdean bukatuko da, Gujuli eta Delikako urjausietan eta garagardo artisauko ekoizleei eta txakolindegi batera egingo dituzten bisitaldiekin.