Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EZAGUTZA-BIDAIAK

Erresuma Batuko turoperadoreak eta bidaia-agentziak Euskadin

4 eguneko bidaian, gure helmugako baliabide hautatuenetako eta konfidentalenetako batzuetan zehar.

1 / 3

Erresuma Batutik etorritako turoperadore eta bidaia-agente espezializatuen talde bat iritsi zen atzo Euskadira, Basquetourrek antolatutako ezagutza-bidaia batean.

 

Lehen egunean, Bilbo eta Guggenheim Museoa bisitatu zituzten, eta bertan bazkaldu zuten, handik Arabako Errioxara joateko. Ardogintzako eskualdean, Marqués de Riscal hotelean bisita komertziala egingo dute eta Guardiako Erdi Aroko kaleetan zehar ibiliko dira.

 

Handik Gipuzkoarako bidea hartuko dute. Orion, txakolin-upategi batean dastatzeko aukera izango dute, eta, ondoren, Donostian, hiriko gastronomia eta bertako denda esklusibo eta berezi batzuk ezagutuko dituzte. Hemen ere bisita komertziala egingo dute Maria Cristina hotelean zehar eta ondoren Chillida-Leku museora.

 

Getariako Balentziaga Museoa Gipuzkoan egingo duten azken geldialdia izango da, eta bidaia Urdaibain amaituko da, Bisofera Erreserbara bisita eginez eta inguruko txakolin-upategi batean dastatuz.

 

Merkatu britainiarra, estatubatuarra, frantsesa eta alemaniarra dira "Euskadi Confidential" produktua gehien eskatzen dutenak, kalitatezko bidaia-esperientzia bakar eta bereziekin.

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31