Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

CEAVen sustapen eta merkaturatze-jardunaldiek martxan jarraitzen dute

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Basquetour-ekin lankidetzan, hitzarmen estrategiko bat egin du Confederación Española de Agencias de Viaje (CEAV) elkartearekin, 2024. urteari begira, Euskadik merkatu nazionalean duen presentzia indartzeko eta turismo-katean funtsezkoak diren bidaia-agentziekin duen harremana sendotzeko.

Akordio horren arabera, Euskadik CEAVk antolatutako 9 workshopetan parte hartuko du, eskualdeko erakarpen turistikoak sustatuz. Workshop horiek formatu presentzialean egiten dira, eta espazio baliotsua eskaintzen dute bidaia-agenteen eta erakusketari sorta zabal baten artean ideiak trukatzeko, garraio-enpresak, hotelak eta zerbitzu turistikoak barne. 

Lehen ekitaldia Bilbon egin zen martxoaren 6an. Jarraian, beste bi topaketa egin ziren Valentzian eta Alacanten. Atzo, laugarren workshopa izan zen Sevillan, eta, gaur, Malagan. Topaketa bakoitzak aukera paregabea eskaintzen du Euskadiko onena nabarmentzeko eta industria turistikoan funtsezko harreman profesionalak ezartzeko. 

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31