Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMOA TXAKURREKIN

"Can herritarrak" bizikidetza eta turismoa defendatzen ditu maskotekin

" Gaur aurkeztu da Gasteizen "Can herritarra" kanpaina, "Euskadi txakurrarekin" proiektuaren barruan martxan jarria, maskotekin datorren turismoa sustatzeko. " REGIAren azken datuen arabera, 340.000 txakur baino gehiago daude erroldatuta Euskadin, eta horietatik 33.000 baino gehiago Gasteizen.

1 / 2

Sonia Pérez Ezquerra sailburuak “Can herritarra” kanpaina aurkeztuko du maskotekin datorren turismoa sustatzeko “Euskadi txakurrarekin” kanpainaren barruan. Vitoria-Gasteizko Udaleko alkateorde eta Ekonomia, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko zinegotzi Maider Etxebarria izan da berarekin batera. Bertan izan dira gainera Víctor Laguardia, Alavés-eko jokalaria eta Vera Martínez Gloriosas-eko jokalaria, APASOS Vitoria elkartea, baita hiriburuko dog-friendly negozioetako zenbait jabe ere.

Sailburuak azaldu duenez, kalkuluen arabera 65 milioi txakur baino gehiago daude Europar Batasunean. Horietatik, 6 milioi inguru Espainiako etxeetan. Gero eta pertsona gehiagok dute maskota bat eta 4 etxetik 1ek du txakur bat gutxienez. Haientzat gehienentzat familiako kide bat gehiago da txakurra, eta kontuan hartzen da aisia edo oporrak bezalako erabakiak hartu behar direnean.

“Joan den urtean aurkeztu genuen “Euskadi txakurrarekin” gida, haiekin etortzeko Euskadi helmuga on bat izatearen alde apustu eginez. Eta orain erabaki egin dugu kanpaina hau zabaltzea, nabarmentzeko, lehenik, gure hiriburuek dituzten ezaugarriak dog-friendly helmuga bihurtzeko. “Can herritarra” izenez egiten dugu, horixe izatea nahi baitugu, gure hiri eta herrietako biztanleak, haien eskubideekin eta betebeharrekin, aisiarako denborarekin, herritarrak, bisitariak edo turistak, betiere haien gizakiak lagun dituztela, guztiek elkarrekin disfrutatu ahal izateko”.

Sailburuak gogora ekarri duenez, Gasteiz hiri bikain bat da animaliekin disfrutatzeko, eraztun berdeaz, parke ugariz inguratua, eta “gure maskotekin bizitzeko esperientziak” eskaintzen dituena. Zehazki, foiletoak jasotzen ditu aisia eta atsedenerako gune horiek guztiak: Katedraleko parkea, unibertsitateko Campusa, Prado parkea, Florida parkea, Natura 2000 sareko guneak, eraztun berdea Salburua, Zabalgana, Olarizu, Armentia, Zadorra… eta beste hainbat lekurekin.

Foiletoak, gainera, aholkuak, arauak eta iradokizunak jasotzen ditu, bisitatzeko guneei buruz ez ezik, animalien osasunarekin eta ongizatearekin zerikusia duten horiei buruz ere. Hori guztia Animalien Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren esparruan eta txakur protagonisten eskutik, modu ludiko batez ematen zituztelarik haiek azalpenak.

 

 

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31