Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Bizkaia Eraikineko erakunde publikoek Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dute

" BIC ARABA erakundeak irabazitako "escape room"-eko lehiaketa baten bidez ospatu da.

1 / 2
Basquetour-eko taldea, aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpenarekin
Basquetour-eko taldea, aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpenarekin

Basquetour agentziak parte hartu du gaur Eusko Jaurlaritzaren Bizkaia Eraikineko erakunde publikoek antolatutako “escape room”-eko lehiaketan, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Lehiaketan, OSATEK, SPRI, SPRILUR, ARRISKU KAPITALA, EVE, URA, IHOBE, OSATEK eta BASQUETRADE erakundeek ere parte hartu dute, eta baita Euskadiko Parke Teknologikoek ere.

Irabazlea, Arabako Parke Teknologikoko BIC ARABA, berrikuntza zentrua, izan da. Partaide guztiek urduritasunez, gogoz eta umorez jokatu dute eta hurrengo batean ere, euskararen aldeko ekimen batean parte hartzeko asmoarekin agertu dira.

ZORIONAK IRABAZLEEI!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30