Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   KODE ETIKOA

Basquetourrek Euskadiko Turismoaren Kode Etikoari buruzko prestakuntza eman die helmugetako profesionalei

Turismoaren Euskal Agentziak atzo Turismoaren Kode Etikoari buruzko formakuntza-jardunaldi bat antolatu zuen, Euskadiko 28 helmuga turistikoetako profesionalei zuzendua, 48 pertsonen partaidetzarekin. Era honetara, aurrez-aurreko prestakuntza berreskuratu zen, urte batzuk on-linekoa izan ondoren.

 

Jardunaldian metodologia berria azaldu zen, baita “Basquetour Learning”, Agentziaren webgunean kokatutako plataformaren hobekuntza gisa sartu diren zerbitzu berrien erabilera ere.

 

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren xedea da, turismo-eragile guztiek erantzukizun sozialak eta ingurumenaren eta ekonomiaren jasangarritasuna eguneroko jardunean txertatzea.

 

Atzoko jardunaldiaz gain, proiektu honetan parte hartzen duten eragile guztiek, beraientzat beren-beregi diseinatutako prestakuntza-ibilbide bat egin beharko dute, ondoren nork bere helmugako erakundeei aholkularitza eskaini ahal izateko.

 

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30