Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ADIMEN TURISTIKOAREN SISTEMA

Basquetourrek Euskadiko turismo-estrategiaren apustu digitala azaldu du

Turismo sektorearen eraldaketa digitalari buruz gaur goizean Donostian egindako jardunaldian, SEGITTURek eta Diario Vascok antolatuta.

1 / 5

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak Eusko Jaurlaritzak Euskadiko turismo-estrategian egiten duen apustu digitala aurkeztu du gaur goizean, Donostian, sektore turistikoaren eraldaketa digitalari buruz egin den jardunaldian, SEGITTURek eta Diario Vascok antolatuta.

 

Basquetourreko Euskadiko Behatoki Turistikoaren arduradun Ainara Iturburuk azaldu du zertan datzan Adimen Turistikoaren Sistema (SIT Euskadi). Sistema horren helburua da euskal turismoaren adierazle nagusiei buruzko datu estatistikoak biltzea eta lantzea: profilak, portaerak, mugimenduak, trafikoa, ostatuen errentagarritasuna, etab., sektoreari, publikoari eta pribatuari, bere estrategia politikoak eta negozio-estrategiak diseinatzen eta eguneratzen laguntzeko. Hori guztia, berrikuntzan eta digitalizazioan oinarritutako ekosistema turistiko adimendunaren ikuspegitik, eta Helmuga Turistiko Adimenduna metodologiarekin, Enpresa Turistiko Adimendunaren ereduarekin eta Adimen Turistikoaren Sistemarekin batera.

 

Era berean, Behatokiaren arduradunak testuinguruan kokatu du Euskadi Basque Country 2030 Agendarekin bat datorren apustu hori. Apustu horren helburua da Eusko Jaurlaritzak laguntzea eta bat egitea, bai gobernu-programatik, bai politika sektorialetatik, 17 GIHekin (Garapen Iraunkorreko Helburuak), euskal turismoaren kasuan, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa betez egiten baita. Helmugaren kulturaren eta nortasunaren berezko ezaugarrietatik abiatuta idatzitako kodea da, eta harekin bat egiten duten eta berrikuntzan eta digitalizazioan oinarritutako turismo arduratsu eta iraunkorra lortzeko bidean aurrera egiten jarraitu nahi duten Euskadiko turismo-erakundeak atxikitzen zaizkio kode horri.

 

Turismo-ekosistema adimendun berri horri esker, helmuga adimendunak izateaz gain, helmuga horiek enpresa adimendunek eta datuen analisirako eta ezagutza sortzeko tresna adimendunek osatuko dituzte, lurraldearen beharrei erantzun globala emateko eta helmugan esperientzia osoa izateko.

 

Jardunaldian, honako gai hauei buruz ere hitz egin da: sektore turistikoaren eraldaketa digitala bultzatzea, SEGITTURen berreskuratze-, eraldatze- eta erresilentzia-planaren bidez; enpresa turistikoen eraldaketa digitala bultzatzeko teknologiak, Gipuzkoako Hotelen Elkarteak, ATRAEk, GAIAk eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak jorratuak, eta helmuga turistikoen digitalizazioaren erronka, Donostia San Sebastián Turismoaren eskutik.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31