Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Basquetourrek Euskadi Basque Country Asian sustatu du

Hilaren 11tik 14ra bitartean, Koreako, Taiwaneko eta Japoniako merkatuekin workshop ezberdinetan parte hartu du eta guztiek interes handia erakutsi dute euskal eskaintza turistikoarekiko.

Aste honetan, Basquetourrek Euskadiren turismo-eskaintza Asiako merkatu ezberdinetan sustatu du, hain zuzen ere, Koreakoan, Taiwanekoan eta Japoniakoan, aste honetan Seulen eta Tokion ospatu diren lan-jardunaldietan.

 

Koreari dagokionez, workshopa trinkoa izan zen, turoperadoreek interes handia erakutsi baitzuten Euskadi-Basque Country helmugaren inguruan. Herrialdeko bi agentzia garrantzitsuenek parte hartu zuten, eta rankingeko lehenengoak, Corea Lotte Tour izenekoak, Euskadiko produkturen bat eskaintzen bazuen ere, gainerakoek lantzen hasteko gogo handia erakutsi zuten.

 

Gutxi dira, kantitatean, gure helmugara iristen diren turista korearrak, eta hori egiten dutenak, Madrilen edo Bartzelonan hasten den penintsulako hainbat lekutatik egiten duten bidaia baten barruan etortzen dira, aire-konektibitate kontuengatik. Turista korearra adin ertainekoa da, 50-60 urte ingurukoa, eta familian edo lagunekin bidaiatzen du. Urte osoan egiten dute, uztailean eta abuztuan izan ezik, eta kultura, paisaia naturalak, Donejakue bidea, gastronomia eta trekking-a dituzte gustuko.

 

Tokion, Euskadi Basque Country helmuga ezagunagoa da touroperadoreentzat, aurten interes handia agertu baitute japoniarrek gehien bisitatzen duten Donostiaz haraindiko jardueretan. Esperientzia berriak bilatzen dituzte Gipuzkoako barnealdean eta Bizkaian, eta egun pare bat Bilbon igaro.

 

Turista japoniarrak maiatza eta urria bitartean bidaiatzen du Euskadira, eta iraila da kontzentraziorik handiena duen hilabetea. 2023an, 23.732 japoniarrek bisitatu gintuzten, aurreko urtean baino % 178,4 gehiagok, eta 46.324 gaualdi egin zituzten (+%152,4), Euskadira igortzen duten merkatuen guztizko rankingean % 0,6ko kuotarekin.

Urria 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31